Podcast

Eskualdeko nekazarien eta abeltzainen produktuetara heltzeko online tresna berria eskura jarri du Bidasoa KM0

Dornaku Lanz, BDS Koopeko kidea


Eskualdeko nekazarien eta abeltzainen produktuetara heltzeko online tresna berria eskura jarri du Bidasoa KM0

Eskualdeko kontsumitzaileek bertako ekoizleen produktuak internet bidez eskura ditzakete dagoeneko. BDS Koopek urrats berri bat eman du lehen sektorea bultzatzeko helburuarekin, eta www.bidasoakm0.eus ataria sortu du helburu horrekin. Dornaku Lanzek, BDS Koopeko kideak esplikatu digunez, Bidasoa KM0 2017an aurkeztu zutenetik ibilbide abertasa egin du sentsiblizatuz eta ekoizleekin lankidetza bilatuz. Eta mugimendua azkartu nahi dute orain, baina eskualdeko nekazarien ekoizpena bultzatzeko KM0 kontsumoa emendatu beharra dago. 

Horretan ari dira dagoeneko hainbat baratze kooperatiba, Labore Txingudi eta baita herriz-herriko ohiko azokak ere. Baina webgune hau beste tresna bat da zuzeneko salerosketa errazteko.

Izan ere, "sarritan jendeak uste du zuzeneko salmenta sustatzeko erarik eraginkorrena nekazari edo abeltzainarekin zuzeneko harremana dela", dio Dornakuk, "baina hauek askotan ezin dute euren lana bikoiztu gabe". Hortaz, Bidasoa KM0 ekimenak, eta online bidezko eskaerak egiteko aukera honekin, lehen sektorearen ekoizpenaren banaketa erraztu nahi dute.

Momentuz, Hondarribiko bost ekoizle topa daitezke bertan. Horregatik, kontsumitzaileei ez ezik, ekoizle txikiei ere deia luzatzen diete tresna berria erabiltzeko. "Ekoizle txiki eta familiarteko dexente badago, baina norbere aldetik ari da eskualdean, eta indarrak batu beharko lirateke benetan lehen sektorea indartu nahi bada", azaltzen du BDS Koop-eko kideak. Zentzu horretan, Hondarribian eta Hendaian gazteak laborantza ekologikoan instalatu daitezen, edota haien produktuak merkaturatzeko ekimenak ere bultzatzen ari diren bitartean, Irunen oraindik ere Udalak horri buruzko politika argirik ez duela nabarmentzen dute. Eta beraz, tokiko agintariei lehen sektorearen aldeko politika azkarragoak ere galdegiten dizkiote Bidasoa KM0 ekimenetik. "Eskualdean ekoizpena badagolako, baita hau handitzeko aukerak ere, baina hori kalera ateratzeko zailtasunak" daude gero.

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika