Espainiako poliziaren Geo talde bat Irunen aurkitzen da Hendaiako muga zeharkatu nahi duten migranteak kontrolatzeko

BRIC ezinez ezagutua den Inmigrazio Klandestinoari Erantzun Azkarreko Brigada poliziala Irunera bidali du. Eta migranteei paperak eskatzeaz gain, haien helburua omen da, migranteak irregularki muga pasatzera laguntzen dieten mafia talde ilegalak identifikatu eta deuseztea omen da.

Informazio horien arabera, irailaren 16an iada, polizi talde hau Irunen lanean hasi zen. Eta baina azken asteetan talde finko bat ezarri dute. Dirudienez, egunero dozena bat migrante atxikitzen dituzte paperak eskatzeko. Eta Irungo Poliziaren komisaldegia gainezka dago, lau kalabozo edo ziega dituztelarik, gehienez jota zortzi orduz erretenitu ditzazkete, eta espedientatu ondotik aske uzten dituzte berriz.

Irungo Harrera Sareak ez du heltzen diren migrante guztiekin topo egiten. Baina geo edo polizia berezitu hauen presentzia konfirmatu egin digute gaur migranteak laguntzen dituzten bolondresek.

Hala beraz, migranteek bizi duten egoera. Hendaiako muga pasa ezinik kasu askotan polizia frantsesaren etengabeko kontrolen ondorioz. Eta Irungo Gurutze Gorriaren aterpetxean onartuak izan ala ez, Irunen bertan inmigrazio klandestinoaren kontrako polizia brigada kalean eta muga miatzen ere. 

Azken berriak

COVID neurriek sagarnotegi denboraldia baldintzatuko dute aurten ere

Artiako Lagunak taldeak zuhaitzen aldeko gurutzadan borrokan jarraitzen du Irunen

Tene Mujika bekak eskuratu dituzte Jon Abrilek, Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek

Kabaret ikuskizuna Beran larunbata honetan

Espetxeetatik edota erbastetik bueltan direnei laguntza eskeintzen dien HARRERA elkarteak bazkidetza kanpainia abiatu du

Nahi eta ezinean

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika