Podcast

Espetxe ondoko bizitza duin baten aldeko bertso saioa antolatu du Baleak elkarteak Hendaian (2022-01-06 15:30:49)

Jokin Etxeberria eta Aritz Larrañaga, Harrera taldeko kideak


Espetxe ondoko bizitza duin baten aldeko bertso saioa antolatu du Baleak elkarteak Hendaian

Hendaiako Baleak elkarteak Iparraldeko Harrera taldearen aldeko bertso saioa antolatu du urtarrilaren 15erako. Hendaiako Gaztelu aretoan izanen da 17:00etan. Bertso-bazkariaren deialdia luzatu zuten lehenik, baina osasun egoera dela eta, bazkaria ezeztatua izan da, eta azkenean bertso saio batean geratuko da. Haatik, kartel handikoa izanen da: Unai Iturriaga, Maddi Ane Txoperena, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Julio Soto eta Amets Arzallus. (Sartzeak 5 eurotan iparharrera@gmail.com edota (+33) 0618 67 66 15)

Harrera taldearen erronka

Hain justu, bertso-saio honi esker bilduko den dirua Harrera taldea sustengatzeko bideratuko dute. Baina Baleak elkarteak euskal gatazkaren ondorioz espetxea, erbestea edota deportazio jasan duten pertsonen bergizarteratzeko dagoen beharra ikustarazi nahi izan du ere ekimena antolatzerakoan. Bereziki, Harrera taldeak diruz eta profesionalen sustenguarekin laguntzen dituen 4 preso ohi daudelako Hendaian.

Jokin Etxeberria, Harrera taldeko kideak nabarmendu duenez, Euskal Herriaz urrundurik izandu diren pertsonak eguneroko bizitzara itzulian laguntza behar dute, izan bizitoki baten edo lan baten atxemaiteko, zein administrazioarekin ere. Bizitza berri horren abiapuntua duintasunez egin dezaten helburu dute, «jakinik kasu anitzetan 60 urtetik hurbil daudela eta urte gutxi kotizatu ondotik erretreta gertu dutenez, diruz ere sustengu beharretan direla» oroitarazi du Harrerako kideak. Hortaz, hendaiako preso ohi zenbaitzuen kasuan bezala, erretreta pentsio konplemento gisa ere laguntzen dituztela «hainbeste sufritu ondoan bizitza duin bat ukan dezaten».

Proiektuari buruzko xehetasun guziak hemen http://ipar-harrera.eus/

Azken berriak

Mugazgaindiko harremanak estutzen jarraitzeko, lemixiko partaidetzazko aurrekontuak

Bidasoaz gaindi lekukoa elkarri emateko deia luzatu dute Korrikaren bueltan

Erosketa bonoen ekimenak irundarren 1,5 milioi euro mobilizatu eta Irunen geratzea ahalbidetu du

Epailearen esanak beteko ditu Irungo Udalak, Sohaibo Billa identifikatu gabe Blaian lurperatzea aginduko balu ere

Irungo emakumeen erdiak jasan du inoiz biolentzia matxista

Aldundiak Jaizkibel mendiko ondare arkeologikoa eta naturala noraino kaltetu dituen baloratzeko eskatu du Abotsanitzek



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika