Podcast

Etxebide-n alokairu sozialen eske diren 1.685 irundarren zerrenda arintzeko 60 eraikiko ditu Eusko Jaurlaritzak

Iñaki Arriola, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzarako sailburua


Etxebide-n alokairu sozialen eske diren 1.685 irundarren zerrenda arintzeko 60 eraikiko ditu Eusko Jaurlaritzak

Alei eremuan 60 alokairu sozialeko bizitoki eraikitzeko hitzarmena izenpetu du euskal gobernuak Irungo Udalarekin. Oinaurre eta Alai-Txoko parkearen artean eraikiko dira, eta 12.174 metro koadroen gainean eskuhartuko dute auzunea berhiritartuz.

Iñaki Arriolak, Etxebizitzarako Sailburuak Irunera egindako bisitan iragarri duenez, “prozesu luze eta motel baten emaitza” izango dira Alei eremuko etxebizitza publiko berriak. Izan ere, 2025-2026 urtera arte ez dira eraikuntza lanak hasiko. 60 alokariu sozialen eraikuntza ez ezik, eremuaren berhiritartzea egingo du udalak. Jose Antonio Santano alkateak iragarri duenez, Oinaurre eta Alai-Txoko parkearen arteko eremua hiritartu eta trafikoak bideratzeko biribilgune bat ere eraikiko dute. Bestalde, Alei eremuan dauden zenbait etxe zahar eraitsi eta bertan bizi diren familiak etxe berrietan berkokatuko dituzte.

2017az geroztik Eusko Jaurlaritzak 16 milioi euro baino gehiago bideratu ditu Irunen 162 etxebizitza publiko eraikitzeko. Arriolak segurtatu duenez, ahaleginetan ari dira etxebizitza duinerako eskubidea bermatu nahian. Halere, eskaera handia izanik, alternatiba desberdinak bultzatzen ari dira etxe berrien eraikuntzaz haratago. Gogoan hartu behar baita, ETXEBIDE programan izena emandako 1.956 pertsona daudela Irunen, eta %86ak (1.685) alokairu soziala eskatzen duela.

Zentzu honetan, Irunen bigarren etxebizitza hutsak dituzten jabe pribatuei deialdia luzatu die Eusko Jaurlaritzak ALOKABIDE eta BIZIGUNE programen bitartez, Eusko Jaurlaritzaren eskutik alokairura bideratzeko. Gaur egun jaurlaritzak 228 etxebizitza kudeatzen ditu alokairuan Irunen, eta horietatik 107 partikularrek utzirikoak dira.

Azken berriak

LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideei buruz hausnartzeko hitzordu bana hilero

2023ko Baztandarren Biltzarra uztailaren 16an ospatuko da

Erdiz Bizirik plataformak zenbait solasaldi informatibo antolatu ditu martxoan eta apirilean

Hondarribiarrak mundura sortuko diren bitartean zuhaitzak landatzen jarraitzeko prest

Bizikletentzako segurtasuna aldarrikatzeko txirrinda-martxa antolatu dute Hendaian

Osasungintzaren politika: airean eraikitzen ez diren anbulatorioetatik parapeto instituzionalera



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika