Podcast

Etxegabeen eskubideak aldarrikatzeko eta diskriminazioaren kontrako gaubelarekin bat egin du Irungo Harrera Sareak

Josune Mendigutxia, Irungo Harrera Sareko kidea


Etxegabeen eskubideak aldarrikatzeko eta diskriminazioaren kontrako gaubelarekin bat egin du Irungo Harrera Sareak

EAEn kale gorrian bizirauten duten 500ndik gora pertsonentzako harrera duina aldarrikatzeko gaubela egiteko deialdia luzatu dute ekainaren 8 honetan Euskal Herri osoko dozena bat kolektibok. Haien artean Gipuzkoako SOS Arrazakeriak-ek eta Irungo Harrera Sareak.

Donostian Bulebarreko kioskoan eman dute hitzordu nagusia iluntzeko 21:00etan, kalea ez dela bizitzeko lekua salatzeko, eta "denontzako aterpea" aldarrikatzeko. Irunen, aldiz, ez dute gaua kalean emango. Harrera Sareak trantsitozko migranteak laguntzeko gautxori lanetan jarraituko duen bitartean, elgarretaratzea deitu dute ekimenarekin bat eginez, San Juan plazan 19:30ean. Izan ere, ongi ezagutzen duten kale gorrian diren pertsonen egoera Irunen.

Josune Mendigutxiak, Harrera Sareko kideak azaldu duenez, "gauetan ikusi besterik ez da egin behar nola dagoen Colon pasealekua eta hiriko hainbat txokotan, jende asko dago kale egoeran, eta pandemia eman denetik, geroz eta gehiago dago". Caritas erakundeak egindako azken kaleko zenbaketa inkestaren arabera, gutxienez 40 lagun aurkitzen dira egoera horretan Irunen gaur egun.

Kolektiboek legediak pertsona hauek irregulartasunera kondenatzen dituela salatzen dute. Eta beraz, sinadura bilketa abian jarri dute Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari legeak aldatu ditzala eskatzeko Herri Ekimen Legegile bat aurkezteko. Izan ere, kale gorrian den jendea laguntza sozialak ez ezik, erroldatzeko duen zailtasunak salatu nahi dituzte. "Arraigo edo errolda eskatzen zaie, baina hori oso zaila dute lortzea. Eta pertsona hauek zaindu behar ditugu, kalean egotea oso gogorra baita, eta kasu askotan arazo mentalak ere garatzen dituzte", dio Mendigutxiak, "agintariek dirua farolak sei hilabetean behin margotzeko beharrean, honetara bideratu beharko lukete".

Anartean, etxegabeek akoso poliziala jasaten dutela salatzen dute kolektibo hauek. "Gehienetan hiriguneetatik urrun dauden leku izkutuagoetara baztertu nahi dituzte, harat joan daitezen lo egitera inokr ez ikusteko". Errealitate hau estaltzeko.

 

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika