Podcast

Euroeskualdeak aldiriko presidentea aldatu du, betiko erronketan sakontzeko xedez

Arola Urdangarin, Euroeskualdeko zuzendaria


Euroeskualdeak aldiriko presidentea aldatu du, betiko erronketan sakontzeko xedez

Mathieu Bergé izanen da hurrengo bi urtetan Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroaren arteko lankidetza bultzatzen duen Euroeskualdeko presidentea. Iñigo Urkullu lehendakariaren lekukoa hartu berri du Hendaian Euroeskualdeak duen egoitzan. Bertan egindako agerraldian nabarmendu duenez, eskualde zabala izanagatik ere, mugazgaindiko izaera du oinarri, eta herritarren egunerokoan, garraioan, ikerketa eta hezkuntzako partiadetzan zein enpleguan harremanak estutu eta elkar ezagutzan orain arteko emandako urratsak baikorrak izan dira.

Arola Urdangarin, Euroeskualdeko zuzendariak azaldu digunez, horren adierazle dira une honetan erakundeak eskuartean dituen proiektuak. Izan ere, hiritartasun dirulaguntza deialdia maiatzaren 3a arte zabalik dute, kultura, eleanzitasuna, gazteria eta erronka demografikoari buruzko proiektuak aurkezteko. "Ikerketa eta ekonomian ere, sektore estrategikoak bultzatzen jarraituko dugu, elkarrekin garatzeko", dio. Horren irudiko, ekainan Pariseko nazioarteko forumean egongo direla diruztatutako proiektuak aurkezteko.

Bestalde, unibertsitateen eta ikasleen arteko harremanak estutzeko hainbat ekimen dituzte bultzatzen, eta mugazgaindiko enplegua ere begiz jota dute. Iragarri dutenez, "lehenengo benetazko enplegu eskatzaileentzako lehiatila bakarra" aurki martxan jartzeko proiektua garatzen ari baitira.

 

Azken berriak

Klima aldaketaren erronkan konponbidearen parte izateko deia luzatu du Txingudi Ekotxeak

Borderline Fabrikak «gure errealitatearen lagina» biltzen duen Ostemponuna denbora kapsula sortu du

Badator Hendaiako Sagarno Egunik parte-hartzaileena

Gazteek espazio, protagonismo eta aukera gehiago izango dituzte aurtengo Irungo jaietan

Bioterra: 20 urte aldaketa klimatikoaren kontra borrokan

Mendibil auzuneak bizi duen ahanztura salatu dute bizilagunek



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika