25 may, 2023
Urteotako zailtasunak gaindituta, aurten goizeko 8:30etan hasiko dira futbol partidak, eta bazkalondoan eta gaualdia borobildu arte kontzertuak izango dira.
Ekainaren 10ean, larunbatez, Futbol 7 Txapelketaren 18. edizioa ospatuko da Hendaiako Ondarraitz kirol zelaietan. Urtero-urtero euskal presoekiko elkartasunez antolatzen den txapelketak, futbolerako ez ezik, aisialdirako eta bestarako parada ere eskaintzen du. Goizeko 8:30an hasiko dira partidak, eta 13:00etatik 15:30era Paxkal Iridgoyenekin musika animazioa eta usaiako bazkaria prestatu dute. Bazkalondoan ere, Stepi Selektah, 19:30an Rakatapunk eta 22:00etatik goiti, gaua borobiltzeko DJ Infernu izango da. Taldea 20 eurotan izena eman daiteke parte hartzaileka (bazkaria barne) Futbol7 txapelketan parte-hartzeko, www.labur.eus/futbol7 atarian.
Aurtengo egitarauari buruzko xehetasunak bildu ditu Aimar Lopez Erasun lankideak, Oneka Jauregi eta Julen Robidart, Futbol 7ko antolatzaileekin.