Podcast

Euskaraldia hedatzeko auzoetara luzatuko dute deia Hondarribian

Mertxe Gerriko, Euskaraldiaren Hondarribiko koordinatzailea


Euskaraldia hedatzeko auzoetara luzatuko dute deia Hondarribian

Koldo Ortega, historialaria


Euskaraldia hedatzeko auzoetara luzatuko dute deia Hondarribian

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra antolatua den euskararen erabilera sustatzeko ariketa soziala gizarteratzeko auzoz-auzo ekimenak antolatuko dituzte Hondarribian. Euskaraldiaren herri batzordea eratu zutenetik, eragileekin lan handia egin dutela nabarmendu du Mertxe Gerrikok, Hondarribiko Euskaraldiaren koordinatzaileak. Baina Ariguneen lanketa egin eta gero, Ahobizi eta Belarriprest gisa izena emateko ireki berri duten honetan, herritar ororengana heldu nahi dute.

Horretarako, zenbait hitzaldi antolatzeaz gain, auzoetara hurbildu nahi dute. Halere, Amute-Kostako jaien programazioaren baitan antolatutako herriko lemixiko ekitaldia bertan behera utzi behar izan dute. Pedro Gonzalez, auzo elkarteko presidentea zendu berri baita, eta jaiak ez ospatzea erabaki dute auzokideek.

Haatik, urriaren 16ean Arkolla auzo elkartetik abiatuta auzoko historia ezagutara emateko bisita gidatua antolatu du Koldo Ortega historialariak. Aipatu duenez, "Euskarak Hondarribia behar du, eta Hondarribiak euskara". Hortaz, euskararen erabilera bultzatzeko ekimenekin bat eginez, Arkolla auzoan zutik dagoen 400 urteko baserri bati bisita eta inguruko historiaren berri emango du. Urriaren 23an, aldiz, Jaitzubian herriko txakolinaren izenaz eta izanaz.

Gogoratu Euskaraldian izena emateko www.euskaraldia.eus.

 

Azken berriak

Kepa Ordoki elkarteak "Pequeña velocidad" esparrua Memoria Demokratikoaren gune izendatzea eskatu du Ministroen Kontseiluan

Giza eskubideen astea Irunen

Ostomila txontxongilo taldea Boliviako nazioarteko festibalean

Elefante txuriaren Erromatar desfile handia Iruñean

Intxaurra antzezlana eskainiko dute Lesakan larunbatean

Bertso taldekako txapelketa ospatuko da larunbatean Beran eta Lesakan



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika