Podcast

(2020-02-18 15:03:59)

(2020-02-18 15:03:59)

Euskararen hilabetea ospatzeko, 7.000 gazterentzako jarduerak antolatu ditu Irungo udalak

Otsailaren 26tik martxoaren 13ra bitartean, antzerki eta magia ikuskizunak izango dira aurten, "Euskara, gure altxorra" lelopeko programaren ardatz nagusia. Aurtengoan magiaren bidez heldu nahi baitute txikienen euskararen aldeko motibazioa sustatzera.Irungo Euskara Sustatzeko Ekintza planaren barne dagoelarik, Irungo ikastetxe eta institutu guzietako ikasleek hartzen dute parte, Haur Hezkuntzatik hasita DBHko 4. mailara arte, hau da, 3 urtetik 16 urte bitartekoek. Esan bezala, aurten 7.000 ikasle izango dira parte-hartzaileak.

Oso pedagogikoa dena, eta txikienentzako magia erabiliko dute beraz, euskarari buruz motibatzeko.

Horretaz gain, ikasleen sormena erakusteko, aurten ere Iruneroren bi ale berezi argitaratuko dira, bata Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzako 4 mailara bitarteko ikasleen lanak jasotzen dituena. Eta beste DBH arteko ikasleena

Monika Martinez, Euskara zinegotziarekin eta  Arantxa Zullet, Euskara teknikariarekin hitz egin dugu

 

Azken berriak

Hondarribiko Udal Liburutegia San Pedro kalera eramango dute larunbatean

14 egunez esperoan

Gizarte segurantzaren bulegoan eguneroko arreta eskatzeko sinadura bilketa jarri da abian eskualdean.

II.mundu gerran deportatuei buruzko erakusketa ikusgai dago Berako Kultur etxean

Asier Suberbiola lasartearrak irabazi du estreinako Iñigo Muguruza beka

Agintaldi Plana ezkutatzea leporatu dio Abotsanitzek alkateari

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika