Podcast

EusLider: Euskararen erabileran jokaera berriak sortzeko tresna (2021-09-30 15:53:55)

EusLider: Euskararen erabileran jokaera berriak sortzeko tresna

2010ean hasi ziren Ahize aholkularitza zerbitzuak eta AEK-k Euslider proiektuaren bitartez euskararen erabilera bultzatu nahian. Norkbere txokotik ahalegina egin dezakeen arren, izan enpresa, elkarte, udal erakunde zein ikastetxeetan kolektiboki eragiteko metodologia garatu dute. "Hizkuntza ohiturak eraldatu baino, jokaera berriak sortzeko helburua dugu, hazia jartzen dugu aldaketa ahalbidetzeko", argitzen du Maialen Begiristainek, EusLider proiektuaren koordinatzaileak.

Behe Bidasoa eskualdean Hirubide, Toki Alai eta San Vicente de Paul ikastetxeetako DBHko ikasleak izan dira aurrenekoak EusLider bilakatzen. Hezkuntza zentroak egokiak dira programa garatzeko, gazteak han biltzen direlako, baina "euskaraz hitzegiteko joera naturala duten gazteak EusLiderrak bilakatuz" hauek ahaldundu eta taldean eragiteko proiektu ezberdinak proposatzen dituzte gero, ikastetxean bertan ala kanpoan.

Zentzu honetan, euskararen erabilerak duen egoera kezkagarria kontuan hartuta, nahi duen eragile edo erakunde orok haien laguntza eska dezake: eusliderrak@aek.eus

Izan ere, irundarren %40tik gora euskalduna izanik, SIADECOk egindako azken kale entzuketa inkesten arabera %8ak baizik ez du egunerokoan euskara erabiltzen. Eta Hondarribian, herritarren %70 euskalduna bada ere, kaleko elkarrizketen %24a egiten dute euskaraz. Jakinik gainera, 40 urtez azpiko gehiengo batek euskaraz ikasi duela, estrategia berriak bilatu besterik ez dira egin behar, euskararen erabilera arraberritzeko. Tresna berriak, EusLider bezalakoak.

Maialen Begiristain, AEKko EusLider egitasmoaren eramailearekin mintzatu gira.  

Azken berriak

Justizia eta erreparazioa helburu, momentuz memoria biltzeko lanetan martxa onena ari dira Irunen

Pantailak Euskaraz: “Streaming plataformetan euskararen presentzia hutsaren hurrengoa da”

Mendelun emandako hitza jan dute berriz ere, bidegorria eta auzoa bizigarri egiteko konpromisoekin

San Juan baleontziaren proiektua hizpide Hendaia Baleakeko Solasaldietan

Geltoki auzoa biziarazteko akuilu lanetan inflexio puntuan da Borderline Fabrika

Muxukoaren kontra eserialdia eta planto egingo dute eskoletan

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika