Podcast

Fenomena Jaialdia bueltan da! (2020-10-08 18:36:36)

Fenomena Jaialdia bueltan da!

Ez dira baldintza onenak musika festibal bat antolatzeko. Baina Fenomena jaialdia, kultur hitzordu gehienak bezala dilindan egon bada ere, COVID pandemia dela eta. Antolatzaileek sektoreak bizi dituen zailtasunak kontuan hartu, eta musikari zein teknikariekin pentsatuz, baita jaialdiaren jarraitzaileekin ere, aurrera egitea erabaki dute.

Fenomena jaialdiaren kasuan, Hondarribiko Udalak apostua berretsi egin du. Eta antolatzaileak bolondresak izaki, justu aurten sekulan egindako jaialdirik handiena antolatzeko diru-iturriak eskuratuak zituen.

Hala eta guztiz ere, eta joan den otsailaz geroztik iraila bitartean, atzerriko musika talde entzutetsuak ekartzeko ahaleginetan, kartela hainbatetan aldatu behar izan badute ere, mailako musikariak bilduko dira.

Left Hook talde bidasoarrak hasiko du jaialdia larunbatean, 17:00etan, eta haren ondotik, Maika Makovski musikari mallorkar ezagunaren txanda izango da (19:30). Igandean, bestalde, Cabezaguerokin solasaldi sonikoa antolatu dute Kultur Etxean, 12:00etan, eta arratsaldean, ordea, Elena Setien eta Joseba Irazoki bikotea (17:00), Cuello (19:30) eta Crudo Pimento (22:00) ariko dira oholtza gainean.

Emanaldiak debalde izango direla gogoratu dute, baina argi esan dute kortesiazko denbora igarota, gonbidapena duten lagunak ez baldin badira bertaratu, kanpoan zain dauden zaleei sartzeko baimenduko die antolakuntzak 300 lagunen edukiera muga bete arte. Era berean, gonbidapenak talde bakoitzeko eta ez jaialdi osorako hartu behar direla gogorarazi dute, Arma Plaza informazio gunean edota ondoko atari digitalean

Azken berriak

II.mundu gerran deportatuei buruzko erakusketa ikusgai dago Berako Kultur etxean

Asier Suberbiola lasartearrak irabazi du estreinako Iñigo Muguruza beka

Agintaldi Plana ezkutatzea leporatu dio Abotsanitzek alkateari

Urruñan, 100 egun bete ditu Filipe Aramendik auzapez.

Jabier Muguruzak 'Geltokiak izarretara' diskoa aurkeztuko du Irunen

Zubi Guztien Gainetik! Mugarik ez! Transnazionalik ez! lelopean 200 emakume bildu ziren larunbata eguerditan Irun eta Hendaia lotzen dituen Avenia Zub

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika