Podcast

Ficobako kirol pabiloi erabilanitzak irundar guztien beharrak aintzat hartu beharko dituela argitu du EH Bilduk

Ane Unanue, EH Bilduko hautetsia


Ficobako kirol pabiloi erabilanitzak irundar guztien beharrak aintzat hartu beharko dituela argitu du EH Bilduk

Kirol azpiegitura berriaren proiektuaz informatzeaz gain, kirol klub eta elkarteen iritzia galdetu dezala eskatu diote alkateari. Eta hiriko kirol instalazioen etorkizuneko beharrak asetuko dituen Kirol Plan Estrategiko bat plantan eman dezala.

Irungo alkateak joan den astean iragarri duen Gipuzkoako kirol eta kultur ekitaldietarako azpiegituraren proiektua “onargarria izan dadin” zenbait baldintza bete beharko ditu EH Bilduren ustetan. Ane Unanue hautetsi abertzaleak argitu duenez, “duela urtebete halako pabilioi baten beharra proposatu genuen eta udalak ukatu egin zuen, pozik hartzen dugu beraz orain ohartu direla ikustea”. Halere, alkateak Bidasoa-Irunek Europako partidak jokatu ahal izateko 5.000 ikusle dituen pabiloi baten proiektuaz informatzeaz haratago, hiriko kirol klub eta elkarteen iritziak biltzeko bilera erronda bat aldarrikatu du EH Bilduk. “Pabiloi horrek eskatuko duen diru publikoaren inbertsioa kontuan hartuta, irundar guztien kirola egiteko eskubidea bermatu beharko du, eta erabilera plangintza bat diseinatu beharra dago”, nabarmendu du Unanuek. Baita egungo zein etorkizuneko beharrak asetuko dituen espazioa izango dela segurtatu ere.

Kirol azpiegituren zor historikoak

Zentzu honetan, alkateak pabilioi berri baten iragarpena egin duela ikusita, Artaleku kiroldegiaren zaharberritze beharra zertan den argitu dezala galdegin dio hautetsi abertzaleak. Baita Azken Portu handitzeko beharraz ere. Eta aurtengo udal aurrekontuetan EH Bilduk aurkeztutako hirugarren polikiroldegi baten eraikuntzaren beharra ere zertan den jakin nahi du. “Inguruko udalerriekin alderatuta, Irungo kiroldegien eskaintza eskaxa da, hiriko Landetxa, Anaka-Puiana, Belaskoenea edo Oinaurre inguruko bizilagunek ere ezinbestekoa dute halako oinarrizko zerbitzua”, aldarrikatzen du.

Era berean, Irungo hiriak zenbait kirol klubekin duen zor historikoan lehenbailehen aurrerapausoak ematea premiazkoa dela oroitarazi du EH Bilduk. EAJ-EH Bildu eta Elkarrekin Podemos oposizioko udal taldeen konpromisoari esker, Plaiaundiko kirol instalazioak Txenpereneara lekuz aldatzea onartu bazen ere, 25 urte eta gero BAT eta Txingudi Errugby Klubak azpiegitura duinak behar dituztelako.

Hau guztia kontuan hartuta, Ficobako kirol eta kultur ekipamendu erabilanitz berriaren proiektua ongi bada ere, oran eta geroko beharrak asetuko dituen Kirol Plan Integral baten beharra aldarrikatu du koalizio abertzaleak. 

Azken berriak

Nafarroako Parlamentuan Bidasoaldeko migrazioaren errealitatea azalduko du Irungo Harrera Sareak

Bizikletaz mugitzea Hendaian oraino arriskutsua dela salatu dute

Mobilizazioetan etenik ez... zentsura mozioak Gobernua eta Erretreta Erreforma desegingo ote duen esperoan

Pentsioen defentsaren borrokan jarraitzeko indarturik itzuli dira Bilbotik

Hondartzako kirol-eremua udalaren eskuduntza izan dadin negoziatzen ari da EAJ Madrilen

LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideei buruz hausnartzeko hitzordu bana hilero



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika