Podcast

«Frankismotik eratorritako etxebizitza ereduari ez diogu buelta ematen jakin herrian, baina espekulazioari ateak itxiko dizkiogu»

Igor Enparan Araneta, Hondarribiako Abotsanitz alderdiko hautagaia


«Frankismotik eratorritako etxebizitza ereduari ez diogu buelta ematen jakin herrian, baina espekulazioari ateak itxiko dizkiogu»

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako Hondarribiko Abotsanitzen hautagaia, Igor Enparan Araneta izan dugu Antxeta Irratiko gonbidatu Iparrorratza saioan.

Igor Enparan Aranetak 45 urte ditu, Lan Zientzietan lizentziatua eta Lan Harremanetan diplomatua da, eta besteak beste, garraio enpresa batean lan egin izan du. Sindikalgintzan konprometitua bere lantokiko langileen batzordean eskarmentua du, eta herrigintzan inplikatua betidanik. Hondarribiko zinegotzi eta Abotsanitzeko bozeramalea izan da bukatzear den agintaldi honetan, eta hautagai gisa errepikatzen du “bildutako esperientzia balioan jarri eta herriko alkate bilakatzeko bigarren saiakera” egin nahi duelako.

Bere ustetan, Abotsanitzek azken urteetan egindako lana du aurkezpen-orrialde onena. ‘Hondarribian Bizi Nahi Dugu’ bezalako kanpainak abiatu izan ditu, eta Hondarribian “frankismoaren garaitik eratorritako etxebizitza eredua aldatzeko garaia” dela uste du. Alokairu soziala sustatzeaz gain, Muliateko zuloan adineko pertsonentzako apartamenduak, etxebizitza turistikoen ordenantza, bizitokien zaharberritze plana edota hutsik daudenak merkatura atera arazi nahi ditu Abotsanitzek. “Ez da posible etxebizitza oinarrizko eskubidea dela aitortzea, eta gero merkatuaren espekulazioaren baitan erregulatzen uztea”, dio Enparan Aranetak.

Mugikortasun arazoak ere, bere ustez hiri-ereduan oinarri dute. Lo egiteko herria bilakatu denez, egunero milaka kotxe dabiltza joan-etorrian. Eta terrazen negozio pribatuek izan duten eremu-publikoaren okupazio loraldiari ere neurri hartu nahi dio: “kaleak herritarrak erabiltzeko dira lehenik eta behin”, aldarrikatzen du. Bidegorri sarea osatu eta garraio publiko egoki bat ere udalak duen aspaldiko zorra dela adierazi du.

Udalaren egiturazko arazoak kezkatzen ditu ere, langile eskaxa eta baldintza prekarioetan ari direlako bere aburuz. Azpikontratazio ereduaren kontra printzipioagatik ez dagoela segurtatu du, baina oinarrizkoak diren zerbitzuetan ezinbestekotzat jotzen du udalak zuzenean kudeatzea enpresa pribatu bati esleitu beharrean.

Bestalde, udaleko hainbat zerbitzutan emandako lan-gatazken harira ere, “harrituta gaude ikustean administrazio publikoa bilakatu dela Hondarribian, lan prekarietatea areagotzen duen lemixiko eragilea dela”, argitu du. Euskararen egoera, alardeaz edota Txinzer-en hondakinen kudeaketa politikak behar dituen aldaketak ere izan ditugu hizpide.

Entzun #Hurbiletik_IgorEnparanAraneta elkarrizketa

Azken berriak

Klima aldaketaren erronkan konponbidearen parte izateko deia luzatu du Txingudi Ekotxeak

Borderline Fabrikak «gure errealitatearen lagina» biltzen duen Ostemponuna denbora kapsula sortu du

Badator Hendaiako Sagarno Egunik parte-hartzaileena

Gazteek espazio, protagonismo eta aukera gehiago izango dituzte aurtengo Irungo jaietan

Bioterra: 20 urte aldaketa klimatikoaren kontra borrokan

Mendibil auzuneak bizi duen ahanztura salatu dute bizilagunek



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika