Frantziako legebiltzarreko hauteskundeen bigarren itzulia
Frantziako Legebiltzarrerako Hauteskundeen bigarren itzulia ospatu zen atzo. Eta dakizuenez, Alderdi Sozialistak gehiengoa erditesi badu ere, gure eskualdean, seigarren bozka barrutiko datuak laburbilduko ditugu.
Hendaiako herritarren %56ak bozkatu zuen atzo, eta Silviane Alaux sozialista 3154 bozkarekin, guzien %70arekin nagusitu da. Michele Alliot Marie, UMPko ordezkariak, aldiz, gainontzeko %29 lortu du, 1341 bozka. Sozialistak auzo guzietan gailendu dira, baina Lizardi, Geltokia, Intzura eta Hiri Erdian bereziki, bozken %70a baino gehiago bildu dituzte.
Urrunan ere, sozialistek aitzinetik dira. Sylviane Alaux-k 2205 bozkarekin, %54a eskuratu du. Eta %46era ere ez da iritsi Alliot-Marie-ren UMP, 1857 bozkarekin. Urrunan bertan, nabarmendu Pausuko auzoa izan dela bozka sozialista gehien bildu dituena. Urrunako Behobia edo Pausun 601 lagunek bozka zezaketen, eta horietatik 341ek bozkatu duten bitartean, %67ak sozialisten alde egin du.
Azkenik, Biriatun herritarren %59ak parte hartu du hauteskundeetako bigarren itzuli honetan. Eta horietatik %63ak Alaux sozialistaren alde bozkatu du ere.
Hala, tendentzia orokorra baieztatu zen atzo gure eskualdean ere, sozialisten aldeko bozkarekin. Kasu huntan, seigarren barrutiko alderdi sozialistaren ordezkaria, Sylviane Alaux izan da garaile. Eta atzo Ziburuko egoitzan bildu ziren emaitzak ospatzeko. Eta bertan Sylviane Allaux-k jaso duen bozka abertzalea onartu eta eskertu nahi izan zuen
Azken berriak
Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek