Zarautzera hubildu gara Fiare Banka etikoa ezagutzera, banku etxe handiak kaleratzeak eta etxebizitza hutsak konbinatzen dituzten garai paradoxiko honetan, beste banka eredu jasangarriagoak daudela erakutsi eta aldarrikatzeko. Horretarako, Nekane Idarreta eta Ana Belén Juaristi partaideak ditugu gurekin, banka etikoaren eredua ezagutzera eman eta aldarrikatzeko!
Donostiako Zinema eta Giza Eskubideen Jaialdia ezagutzera hurbildu gara Victoria Eugenia Antzoki dotorera, pantailen eta irudien menpe bizi garen garai honetan, pantailak giza eskubideen defentsa gisa erabili daitezkeela erakutsi eta aldarrikatzeko. Horretarako, Giza Eskubideen Zinemaldiko arduraduna den Jose Mari Beltrán daukagu gurekin, ekimen honen berri emateko eta, entzuten hari garenoi, hurrengo edizioan parte hartzera gonbidatzeko!
Euskal Herriko Telekomunikazio Operadore Kooperatiboa ezagutzera hurbildu gara oraingoan, telekomunikazio enpresa handien oligopolioaz gain, beste eredu batzuk daudela erakutsi eta aldarrikatzeko. Horretarako, Iker Garaialde Etxaburu zuzendari exekutiboa daukagu gurekin, ekimen honen berri emateko eta, entzuten hari garenoi, nola lagundu dezakegun jakinarazteko.
Gaur Aracely Garridorekin hitz egingo dugu. Guatemalak gerra zibilean hiru hamarkadatan izan zuen genozidiotik bizirik atera zen Aracely Garrido. 200.000 hildako eta desagertu baino gehiago izan zituen guda hark. Bakea sinatu zenetik 25 urte igaro dira, baina gerra horretako zauriek bizikidetza arriskuan jartzen jarraitzen dute.
Zarautzera hubildu gara Fiare Banka etikoa ezagutzera, banku etxe handiak kaleratzeak eta etxebizitza hutsak konbinatzen dituzten garai paradoxiko honetan, beste banka eredu jasangarriagoak daudela erakutsi eta aldarrikatzeko. Horretarako, Nekane Idarreta eta Ana Belén Juaristi partaideak ditugu gurekin, banka etikoaren eredua ezagutzera eman eta aldarrikatzeko!
Bakea eta Duintasuna gobernuz kanpoko erakundea ezagutzera hurbildu gara gaurkoan, Israelgo gobernuak Palestinan lankidetza terrorismotzat jotzen duen garai zoro eta krudel honetan, kooperazioak lurralde okupatuan duen egoera latza salatzeko eta pertsonen duintasuna eta bake egoerak defendatzeko asmoz. Horretarako, Eneko Calle partaide eta aktibista daukagu gurekin, ekimen honen berri emateko eta, entzuten hari garenoi, nola lagundu dezakegun jakinarazteko.
Bi emakume ekintzailerekin hitz egin dugu, Kolonbian gatazka armatuak utzi zituen 100.000 desagertu non dauden argitzeko. Luz Marina Monzón unibertsitateko irakasleak desagertutako pertsonak bilatzeko unitatea zuzentzen du, Gobernuak eta Farc-ek sinatutako bake-akordioen ondorioz sortutako erakundea da. Constanza Ramírez aldiz, artearen bidez giza eskubideen defendatzailea da, desagertutakoen dramaren inguruan sentsibilizazioan jarduten du, bai zuzeneko senideentzat baita Kolonbiako gizarte osoarentzat ere.
Caritas Bidezko Merkataritza ezagutzera hurbildu gara Donostian daukaten bulego solidario ederrera; elikagai, moda eta bestelako industria basatiez gain, beste eredu bidezkoagoak daudela erakutsi eta aldarrikatzeko. Horretarako, Xabier Jorrin Gipuzkoako ekonomia solidarioa arloko arduraduna daukagu gurekin, bidezko merkataritzaren garrantziaren inguruan berba egiteko eta guztion artean hausnartzeko