gatazkaren konponbidea sustatzeko nazioarteko konf
17 oct, 2011
Gatazkaren konponbidea sustatzeko nazioarteko konferentzia
Lokarrik deituta, 14:00etan hasiko da gaur Bakearen Konponbidea Sustatzeko Nazioarteko Konferentzia, Donostian. Aurreko astean iragarri zuten eta larunbatean aurkeztu zutenetik, eta harrezkero ikusmin handia piztu du. Kofi Annan Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi ohiak, Gro Harlem Brundtland Norvegiako lehen ministro ohiak, Bertie Ahern Irlandako lehen ministro ohiak, Pierre Joxe Frantziako Barne ministro ohiak, Gerry Adams Sinn Feineko presidenteak eta Jonathan Powell Erresuma Batuko kabineteko buru ohiak parte hartuko dute, eta horiekin batera Euskal Herriko hainbat alderdi eta sindikatutako ordezkari izango dira: EAJ, ezker abertzalea, PSE-EE, Aralar, EA, AB, EB, Alternatiba, UMP, PSF, Modem, Geroa Bai, Ezkerra, ELA, LAB, CCOO, UGT eta CFDT.
Azken berriak
Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"