Gaur, Herrira, herri mugimenduaren aurkezpena Irunen
Urtarrilaren 7an euskal preso politikoen eskubideen alde izandako adierazpen erakustaldi erraldoia abiapuntu hartuta, Egin Dezagun herri iniziatibak herritarren parte hartzea ezinbestekoa dela erakutsi zuen. Hala, euskal preso politikoek bizi duten salbuespen egoeraren kontra lan egiteko helburuarekin, joan den larunbatean Herrira Irungo herri bilguneak prentsa agerraldia eskaini zuen joan den larunbatean.
Eta bihar Zabaltza Plazan lehen aurkezpen publikoa egingo dute, iluntzeko 20:00etan. Herritar guziak bertara deituak izan dira. Sentsibilitate ezberdinetako herritarren indarrak bildu nahi dituzte. Zentzu horretan, berriki iIrungo alderdi politiko, sindikatu eta herri mugimenduekin bildu dira, eta ehundaka pertsona ezagunek, musikari, kirolari, poltikari etabar luze batek bat egin du mugimenduarekin. Bihar egingo dute aurkezpen ekitaldi publikoa, baina euren jomugak hauexek dira.
Gogoratu biharko aurkezpen ekitaldia iluntzeko 20:00etan Zabaltza Plazan izango dela.
Azken berriak
Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek