Gazte-klip: Musika-banda berrien irratsaioa

Pausumedia GKE-ak hasieratik bultzatutako proiektu eta egitasmo gehienak Antxeta Irratiaren lankidetzarekin garatzen ditugu. Hortaz irratia tresna egokiena bilakatu da kolektibo ezberdinekin garatzen ditugun proiektuen zabalkundea ziurtatzeko. Gazteria arloari dagokionez, urteak daramatzagu aisialdia, gazteria, euskara eta berdintasun baloreak uztartuko lituzkeen egitasmo berri bat sortzeko asmoarekin. Oraingoan, « Gazte klip» egitasmoarekin, musika banden inguruan proiektu berriak sortzen ari diren gazteei zuzendutako proiektua prestatu dugu. Musika banden inguruan ehunka gazte biltzen dira eta kolektibo horrekin lan egitea garrantzitsua dela pentsatu dugu.


Podcast

Gazte-klip: Marmoka musika taldea (2020-11-27 17:37:15)

Gazte-klip irratsaioan, Marmoka taldearen parte hartzea izan dugu


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika