Podcast

Gazteek nahi dituzten ekintzak entzuteko belarriak prest ditu Irungo Martindozenea Gaztelekuak

Ane Calvo eta Amaia Izeta, Martindozenea Gaztelekuko hezitzaileak


Gazteek nahi dituzten ekintzak entzuteko belarriak prest ditu Irungo Martindozenea Gaztelekuak

Martindozenea gaztelekuak ateak zabalik ditu lanegunetan 17:00etatik 20:00etara, eta ostirala eta larunbatetan 21:00ak arte. 12-17 urte bitarteko gazteei zuzendutako programazioa antolatzen dute, baina gazteen autonomia bultzatzeko helburuarekin haiek proposatutako ekintzak ere egin ohi dituzte asanbladan erabakita. 

Gazteei ez ezik, haien gurasoei ere ateak zabalik ditu Martindozeneak. Instalazioak eta jarduera programaren berri emateko bisita gidatua antolatu zuten irailaren 12an. "Gazteak etortzen direnean, askotan haien gurasoek ez dute espazio ezagutzen", diote bertako arduradunek, "eta horregatik, eraikin zoragarri honen barruan zer dagoen ezagutu nahi duten guraso edo auzokide guztiei ateak zabalik ditugu".

Asko dira jarduera eskaintzarekin harridura adierazten dutenak. Izan ere, ez dago inoiz erabat itxita. Orokorrean, 12-17 urte bitarteko gazteei zuzendutako programazioa antolatzen dute, baina gazteen autonomia bultzatzeko helburuarekin haiek proposatutako ekintzak ere egin ohi dituzte. "Ez dago ohitura handirik zer nahi duten entzuteko, baina belarriak zabalik ditugu haien eskariak jasotzeko”, dio Ane Calvo hezitzaileak. Halere, gazteek ez dute horretarako ohitura handirik. Eta prozesu horretan laguntzen ari diete. “Asanbladak ere egiten ditugu haien interesak zeintzuk diren aipatzeko, eta antolatuko ditugu programak bozkatzen ohi ditugu", nabarmentzen dute dinamizatzaileek.

Aurtengo nobedadeen artean, asteartetan kirola eta ostegunetan sukaldaritza izango da. “Gazteen autonomia eta osasuna” landu nahian dabiltza, eta ostirala zein larunbatetan 15-18 urteei zuzendutako tailerrak, jolasak eta bestelako jarduerak proposatzen dituzte goiko solairuan. Euren adinekoentzat “espazio propio” bat eskaini” nahi diete horrela.

Azken berriak

Grebari bost hilabetez eutsi behar izan diote garbitzaileek, ISSk negoziazioari bide emateko

Emakume errepublikarrek kartzela frankistetan bizitako umiliazioak Oiasson ikusgai

Txingudiko Badia dragatuko dute Hendaian, Bidasoak aspaldiko urteetan metatutako loietaz libratzeko

Euskaraldia hedatzeko auzoetara luzatuko dute deia Hondarribian

Balazta: "Egungo gynkanari azpiegitura egokiek leku emango diotenean, jendeak bizikleta erabiliko du"

Hirigunetik urrun bizi diren adineko hondarribitarrentzako Bidez Bide zerbitzua berriz ere martxan da



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika