Podcast

Gazteria inklusiboagoa bilatzen duen LGTB kolektiboaren perzepzio eta beharrei buruzko ikerketa egingo dute Irunen (2022-01-12 14:36:29)

Maite Azabal eta Uxue Diez-Guiral bekadunak


Gazteria inklusiboagoa bilatzen duen LGTB kolektiboaren perzepzio eta beharrei buruzko ikerketa egingo dute Irunen

Irungo Udaleko Gazteria arloak antolatzen duen GazteArtean beka ‘LGTB Gazteria Irunen’ izenburupeko ikerketa lanak eskuratu du. Maite Azabal psikologak eta Uxue Diez-Guiral filologa eta irakasleak indarrak bildu dituzte, ikerketa multidisziplinar baten egiteko. 13 eta 19 urte arteko gazteekin Irungo gazteriak LGTB kolektiboaz duen perzepzioaren diagnostikoa egingo dute batetik, eta bestetik, kolektibo honek dituen aisialdi, kultura, eta oinarrizko zerbitzuetarako sarbide beharrak eta gabeziak identifikatu ere.

Izan ere, egoeraren argazki baten sortzeko galdetegia osatzeaz gain, hausnarketarako espazio berriak sortu nahi dituzte gazteria inklusiboago bat lortzeko. Eta horretarako talde eztabaidak ere antolatuko dituzte, eta Irungo eskoletan eskuhartuko dute.

Bekadunekin hitzegiteko aukera izan dugu. Haiekin harremanetan sartzeko @LarruaLGTB eta emailez lamiarenoihua@gmail.com.

 

Azken berriak

Mugazgaindiko harremanak estutzen jarraitzeko, lemixiko partaidetzazko aurrekontuak

Bidasoaz gaindi lekukoa elkarri emateko deia luzatu dute Korrikaren bueltan

Erosketa bonoen ekimenak irundarren 1,5 milioi euro mobilizatu eta Irunen geratzea ahalbidetu du

Epailearen esanak beteko ditu Irungo Udalak, Sohaibo Billa identifikatu gabe Blaian lurperatzea aginduko balu ere

Irungo emakumeen erdiak jasan du inoiz biolentzia matxista

Aldundiak Jaizkibel mendiko ondare arkeologikoa eta naturala noraino kaltetu dituen baloratzeko eskatu du Abotsanitzek



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika