Podcast

Gure Esku-k ‘Itsasargia’ piztera doa Ficoban bere 10 urte betetzearekin batera

Josu Etxaburu, Gure Eskuko bozeramailea


Gure Esku-k ‘Itsasargia’ piztera doa Ficoban bere 10 urte betetzearekin batera

Hamarkada bete ostean, apirilaren 22an herri dinamika honen aurkezpenaren lekuko izan zen FICOBAra itzuliko da indarberriturik, nazioarteko konferentzia batekin, eta herriz-herri emandako ‘Itsasargia’ prozesuaren emaitza aurkeztuz.

Gure Eskuk apirilaren 22an burujabetzaren aldeko nazioarteko konferentzia antolatatu du Irungo FICOBAn. Hitzordu honetara, Irlanda, Eskozia, Herri Katalunak, Galiza eta Euskal Herriko hizlariak gonbidatu dituzte parte hartzera. Egun horretan, eguerdiko 12:00etan adierazpen politiko bat egingo dute. Eta horrekin batera bi solasaldi edo mahainguru egongo dira: 10:00etan "Lurralde gatazken konponbidea europako eremuan" izenburupean, eta 12.30etan "Herritarron aktibazioa Europako olatu subiranista berrian". Aurrera begirako hausnarketa prozesu bete-betean aurkitzen da herri dinamika, 10 urteotan gizartea aldatu egin dela aintzat hartuta, eginmoldeak ere eguneratu behar dituztela jakinaren gainean.

Zentzu honetan, aipatutako konferentzia honekin batera, Gure Eskuk azaroaz geroztik abian duen "Itsasargia" eztabaida herritarraren ondorioak aurkeztuko ditu apirilaren 22an. 

Azken berriak

Nafarroako Parlamentuan Bidasoaldeko migrazioaren errealitatea azalduko du Irungo Harrera Sareak

Bizikletaz mugitzea Hendaian oraino arriskutsua dela salatu dute

Mobilizazioetan etenik ez... zentsura mozioak Gobernua eta Erretreta Erreforma desegingo ote duen esperoan

Pentsioen defentsaren borrokan jarraitzeko indarturik itzuli dira Bilbotik

Hondartzako kirol-eremua udalaren eskuduntza izan dadin negoziatzen ari da EAJ Madrilen

LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideei buruz hausnartzeko hitzordu bana hilero



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika