Gure lurraldearen barrena

Gure begibistan dagoenaren historia ezagutzea izango da podcast honen xedea. Bidasoa eskualdeko paisia, kultura gisa ulertu eta inguruan ditugun elementuen historiako pasarteak aztertuko ditugu. Elementu asko ditugu gure inguruan, baina elementu horiek atzean duten historiaz ez gara jabedun. Nor garen eta nora goazen jakiteko, ezinbestekoa dugu gure arbasoak non bizi eta nola bizi izan ziren.

Hori guztia aztertzeko, Aranzadi elkarteko Josu Narbarte Hernandez historialariaren laguntza izango dugu. Murgil gaitezen gure lurraldearen barrenan. 

Podcast

Gure lurraldearen barrena (2021-06-09) (2021-06-09 15:23:54)

Sorginen ondotik, Bidasoa eskualdeko beste protagonista baten inguruan arituko gara gaurko pasartean. Gaur egun, isiltasun nabarmena atzeman daiteke Baztan eta Malerreka inguruan izen hori aipatzen dugunean. Agotak izango ditugu aipagai. Guztiz baztertutak bizi izan zen gizarte klasearen xehetasun guztiak ezagutuko ditugu. Nahiz eta horien jatorria ezezaguna den, nola bizi izan ziren, zer nolako bazterketa pairatu zuten eta gaur egun agoten arrastoak non aurki ditzakegun ezagutuko dugu.


Gure lurraldearen barrena (2021-06-02) (2021-06-02 09:38:39)

Gure lurraldearen barrena (2021-05-26) (2021-05-25 17:18:47)

Gure lurraldearen barreneko bigarren pasarte honetan, Baztango paisiaren berezitasunak aztertuko ditugu. Paisaia kultura dela eta kultura gisa ulertu behar dugula ezagutuko dugu. Baztan bailararen osaketan garrantzi handia du paisiak, horretan sakonduko dugu datorren ordu erdian. Zirkulu kontzentrikoen kontzeptua ezagutzen ez baduzu, Baztango herrien adibideekin erraz baino errazagoa izango zaizu ulertzea. Gure lurraldearen barrena murgildu eta ezagutu dezagun sakonki Baztan eta bere paisai berdingabea.


Gure lurraldearen barrena (2021-05-19) (2021-05-18 18:30:27)

Gure lurraldearen barreneko lehen pasartearen protagonista ezaguna izango zaizu. Bidasoa ibaian zehar gora eta behera ibiltzen den animalia da: ‘lehendabizikoa’ izokina. Saio honetan, historian zehar izokinaren arrantza jarduera nolakoa izan den ezagutuko dugu. Arrantzatzeko metodoak, arrantzatzeagatik sortu diren gatazkak, nasen sorkuntzak…Antzinatik gaurkotasunera egingo dugu jauzi. Gaur egun arrantzatzen eta merkaturatzen den izokinaren historia izango dugu hizpide.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika