Gure mitologiaren hatsa

Adi! Adi! Zuk, gure mitologian murgiltzeko gogoan duen horrek!

Adi! Zuk, gure kulturaren ezagutza sakontzeko nahi duen horrek!

Adi! Elkarrekin ongi pasatzeko...

...horretarako sortu baitut programa hau!

Kulturaren oinarrian den gure mitologiaz mintzatuko naiz: kontzeptuak argituz, jeinuak aurkeztuz, pertsonaiak ezagutuz, haien arteko harremanak zehaztuz… eta, jakina, mito bat edo beste kontatuko dut. Mitoak, bai, mitologia mitoekin egiten baita. Edo ipuin bat... elezahar bat...

Adi! Adi!

Podcast

Otsailean zer! Ihauteriak!

Jausika ibiltzen diren Zuberoko Maskaraden pertsonaiak aipatu behar ziren! Eta horretarako, gaur ere Joseba Aurkenerena gonbidatu dut, ihauteriaz zaletasun handia duen idazlea. Eta laguna.


Otsailean zer! Ihauteriak!

Baxe Nafarroko Libertimenduaz hitz egingo digu gure gonbidatuak: Joseba Aurkenerena, gure kulturaz eta mitologiaz zaletua den idazlea. Libertimendua eta haren pertsonaiak eta esanahiak.


Otsailean zer! Ihauteriak!

Leku anitzetan ospatzen dira ihauteriak eta oso bereziak dira Altsasukoak. Bertan Momotxorroez mintzatuko naiz eta haien eta beste pertsonaien sinbologia aipatuko dut.


Otsailean zer! Ihauteriak!

Ihauteriak, urtero egiten diren erritualak dira eta Euskal Herrian nonahi ospatzen dira, hirietan eta herrietan. Eta oso ezberdinak dira. Ihauteriak zer diren aipatuko dut.


Urtarrilean... «ur» elementua

Itsasoa « ur » elementua da baita. Eta batzuetan elementuak gehiegizko bihurtzen dira, itsasoa baita. Orduan, « Traganarru » jeinua agertzen da eta « Hiru olatuak » elezaharrak kontatuko digu dakarren arriskua.


Urtarrilean... «ur» elementua

« Ur » elementua emozioekin loturik dago, eta berriz agertuko dira gure Lamiak. « Lamia ezkongaia » mitoak kontatuko digu bi munduak, egunekoa eta gauekoa, gizakiena eta mitologikoa, bateraezinak direla.


Urtarrilean... «ur» elementua

“Ur” elementuarekin jarraituko dugu eta nor aurkituko dugu erreka ondoren ilea orrazten? Lamiak. Eta « Ligiko zubia » mitoak kontatuko digu zer gertatzen den Lamiek zubia egiten dutenean.


Urte Berria... «ur» elementua

Urte berri bat! Ongi hasteko “ur” elementua eta antzinako ohitura zaharra. Bukatzeko, mundu magikora murgilduko gara «Animaliak mintzo ziren garaian» ipuinarekin.


Abendua denez... «su» elementua

Eta urtea bukatzeko «Olentzero» gonbidatu dut! Haren sinbologia, nondik-norakoa eta, jakina, haren mitoa!!!


Abendua denez... «su» elementua

«Gorri» kolorearekin, hots, suarekin jarraituz, Behigorri eta Zezengorriz mintzatuko naiz. Bukaeran, haiekin loturiko elezahar bat kontatuko dizut : «Zezengorriko haitzuloa».


Abendua denez... «su» elementua

Abenduan sartu garenez eta Olentzero hurbiltzen ari denez, «su» elementuarekin hasiko naiz. Sua, sukaldea, etxea… Eta «Galtzagorriak» kontatuko dizut.


Mundu fisikoaren jeinu sortzaileak

Lur eta zeruen arteko espazioaz hitz mintzatuko naiz, Amalur eta Urtziren arteko espazioaz. Eta «Zazpi-Ahuntza» konstelazioa nola sortu zen kontatuko dizut.


Mundu fisikoaren jeinu sortzaileak

Amalur, Ilargi eta Eguzkirekin loturik dagoen Eguzki-lorearekin jarraituko dugu, eta bukatuko Urtzi misteriotsuarekin. Gainera, Maya Queche jendeen munduaren sorrera ere kontatuko dizut.


Mundu fisikoaren jeinu sortzaileak

Amalurren alabak ezagutuko ditugu: Ilargi eta Eguzki; biak alabak eta amonak. Eta Peruko Andeetara joanen gara ea haiek nola sortu zuten haien mundua ezagutzera: «Pachamama».


Mundu fisikoaren jeinu sortzaileak

Hasieratik hasita… Amalur eta munduaren sorrerarekin, jakina! Eta “egu” erroaz ere mintzatuko naiz. Eta gaur, «Gizona eta sugea» elezaharraren antzinako bertsioa.


Gure mitologiaren hatsa: oinarriak

Atal honekin bukatzeko, kulturaz mintzatuko naiz: mitologiaren lekua eta kulturaren transmizioa. Motz izango da baina kontatuko dudan ipuina lu.ze.a... «Makilakixki».


Gure mitologiaren hatsa: oinarriak

Gure mitologiaren beste bi oinarriak: alde batetik, femeninoa eta hori da ezaugarri nagusietako bat; eta, bestetik, dualista eta hori ere, inportantea da, gure pentsaera tradizionalaren oinarrian baitago. Eta bukatzeko, kontatuko dizut Ilargi izakiak jolastu nahi duenean gertazen dena...


Gure mitologiaren hatsa: oinarriak

Gure mitologiaren oinarrizko bi kontzeptu azalduko dizkizut, alde batetik naturalista dela eta, bestetik, animista eta magikoa. Bukaeran, kontatuko dizut Ilargi izakia gogaitzen denean gertatzen dena...


Gure mitologiaren hatsa: oinarriak

Hasteko, «mitologia» zer den azalduko dizut. Hitz misteriotsua da mitologia... euskal mitologia... Eta «Amalur» mitoa kontatuko dizut, nola sortu da gure mundua.




Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika