12 sep, 2023
Hondarribiko Udalak Hirigintza Antolamendu Plan Orokorraren hasierako dokumentuaren pedagogia indartuko du datozen hiru astetan, Itsas Etxeko erakusketan aditu batekin ordu erdiko bisita azalduekin.
Irailaren 29a arte luzatu du udalak herritar eta eragileek HAPOren hasierako onarpenaren dokumetuari alegazioak aurkezteko epea. Eta Itsas Etxeko atzealdeko aretoan dagoen erakusketa ere hilabete bukaera arte luzatu dute.
Honekin batera, gaurdanik hasita, asteartero eta ostegunero, goizeko 10:00-13:00 eta atsaldeko 17:00-20:00 artean teknikari aditu baten azalpenak jasotzeko hitzordua eska daiteke. Estitxu Urtizberea Hirigintza ordezkariak azaldu du, abuztuan egindako bi partaidetza saioetan 140 lagun bildu zirela, eta “agerian geratu da jendeak ongi ulertu behar duela zertaz ari garen”. Izan ere, hiri-eredua jokoan dagoela dio: “zenbat etxebizitza, zein eremutan eta publikoak ala pribatuak izango ote diren zehazten du, eztabaidan dago ere mugikortasuna, gaur egun ditugun arazoetan sakonduko duen eredua ala alternatibak bilatuko ditugun, edota ingurumena zaintzeko beharra”.
Ekarpenak egin ala HAPOa bere osotasunean ulertzeko interesa duen orok, erakusketari bisita azaldua egin dezake bertan egongo den teknikari aditu baten eskutik. Hitzordua hartu behar da bertan, eta bisita 30 minutukoa izango da, euskaraz ala gazteleraz, eta gehienez ere 3 pertsona onartuko dituzte txanda bakoitzan.