Podcast

Harremanak "euskaraz" galdegin dizkio Hendaiako euskalgintzak Herriko Etxeari (2021-09-09 12:53:35)

Harremanak "euskaraz" galdegin dizkio Hendaiako euskalgintzak Herriko Etxeari

Hendaiako euskalgintzak agi utzi dio Herriko Etxeari hizkuntz eskubideak bermatu beharko dituela. Dirulaguntza eskaerak frantsesez egitera derrigortzen dietelako piztu da haien haserrea. Eta indarrak bildu dituzte asteazken honetan Errepublika plazan egin elgarretaratzean. 70 lagun inguru bildu dira, haien artean, Mintzaian, Baleak, Enbata gaztetxea, Antxeta Irratia, Akelarre, Bertsularien Lagunak, AEK, Hendaiako Gure Ikastola eta Txiki Txoko haurtzaindegiko kideak.

Hendaiako Herriko Etxeak, Kontseiluarekin hizkuntza eskubideak bermatzeko protokoloa sinatu zuela oroitarazi dute. Eta protokolo hori oraindik bururatu gabe badago ere, egunerokoan administrazioaren arlo guzietan harremanak euskaraz egin ahal izatea eskatu dute. 

Azken berriak

Mehatxu arrazistei erresistentzia baketsua egingo diote Moskun

Esklabutza sexualari stop esango diote Irungo Zabaltza plazan

Neskak ahalduntzeko pala baliatu nahi du Emekik

Neskak ‘Eskola Kirola’ra erakartzeko estrategia berriak bilatu nahi ditu EH Bilduk

Instrukzio gidalibururik ukan ezean, Irungo prebentzio programekin lortu daitezke bizitzarako trebetasunak

Sasiko gaztetxea zenekoan 35 bizitoki sozial eraikiko ditu Habitat 64 bulegoak

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika