Podcast

Haserre eta estu hasi dute ikasturtea Toki Alai Siutzen (2021-09-09 12:47:42)

Haserre eta estu hasi dute ikasturtea Toki Alai Siutzen

Urtebeteko eskarmentuarekin halamoduz egokitu ahal izan dituzte gelak Toki Alaia Siutz ikastetxeko irakasleek manejatu beharreko 450 ikasleentzat. Joan den urtean behin eta berriz bizi zituzten baldintza negargarriak salatu ondotik, Udalak eta Eusko Jaurlaritzak 3 ikasturterako ikasgela prefabrikatuak antolatzeko konpromisoa hartu zuten. “Behin-behineko aterabide bat bada ere, ondo ikusi genuen, baina irailak 8an klaseak hasterakoan ikasgela gehigarri hauek guztiz montatu gabe daudela ohartu gara, eta berriz iazko baldintza ez duinetan hasi dute ikasturtea”, dio Alaikiro guraso elkarteko Eder Balladaresek.

Joan den urtean bezala, 25 ikasleek eta irakasleak 35 metro karratuko ikasgela txikiak partekatu behar izatea zaildu egiten du egunerokoa. Eta ezinezkoa egiten du COVID protokoloak betetzea, distantziak gordetzerik ez baitago.

Behin-behinekotasunetik etorkizunera begira 

Baina Toki Alai ikastetxean pandemia pasako denerako ere, klaseak duintasunez eman eta eskolaren egunerokoa baldintza egokietan aurrera eramatea bilatzen dute. Agintariei egindako proposamenak begirunez hartu dituzte printzipioz. Eta irailaren 13an bilkura bat egingo du zuzendaritzak eskolaren izenean, Jose Antonio Santano Irungo alkatearekin eta Eusko Jaurlaritzako Hekuntzako ordezkariekin.

“Etorkizunera begira konponbide duin bat nahi dugu, besterik ez”, dio Balladaresek. Eskolako komunitatetik egoera eta aukerak aztertu eta gero, orain prefabrikatuak ezarriko dituzten eremua eta estalitako jolastokia, gimnasio berria egin eta zenbait ikasgela irabazteko eraikuntzak egitea proposatu dute. “Egungo gimnasioak, jangelak eta ikasgelek ere ez dakit legea betetzen duten ala ez, baina duinak ez dira bederen”, argitu du guraso honek. 

Azken berriak

Mehatxu arrazistei erresistentzia baketsua egingo diote Moskun

Esklabutza sexualari stop esango diote Irungo Zabaltza plazan

Neskak ahalduntzeko pala baliatu nahi du Emekik

Neskak ‘Eskola Kirola’ra erakartzeko estrategia berriak bilatu nahi ditu EH Bilduk

Instrukzio gidalibururik ukan ezean, Irungo prebentzio programekin lortu daitezke bizitzarako trebetasunak

Sasiko gaztetxea zenekoan 35 bizitoki sozial eraikiko ditu Habitat 64 bulegoak

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika