10 mar, 2023
Baztan Ikastolak eta Baztako Udalak antolatua, haurren beldurrari buruzko solasaldia emanen du Alvaro Beñaranek datorren martxoaren 14ean Elizondon. Hitzordua Arizkunenea kultur etxean izanen da, 17:00etan.
Alvaro Beñaran psikomotrizista eta pedagogoa da eta Bergarako UNEDeko psikomotrizitate eskolako kidea, baita ASEFOPeko formatzailea ere. Berak gidatuko du solasaldia eta, batez ere, haurraren garapenean beldurrak duen zentzuari buruz arituko da. Beldurrari aurre egiteko tresnak zeintzuk diren ere landuko ditu eta, horren harira, helduen jokabideek, jarrerek eta zalantzek haurrengan duten eragina ere aztertuko ditu.
Solasaldian parte hartzeko, beharrezkoa izanen da aitzinetik izena ematea, idazkaritza@baztanikastola.eus helbidera idatzita edo 948 45 24 48 telefono zenbakira deituta.