14 jun, 2022
Haur eta gaztetxoen osasun emozional eta mentala babesteko, eta hezkuntzako egunerokoan txertatzeko helburuarekin, indarrak batu dituzte Hondarribiko Udaleko Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuak, Gazteria Departamenduak eta Talaia, Egiluze eta Ama Guadalupekoa ikastetxeek.
Lehen Hezkuntzako herriko 800 bat ikasleen ondoeza emozionala prebenitzeko, 'Emantik' izeneko programa abian jarri dute proba gisa. Nerea Zuazua, Prebentzio Komunitarioko zuzendariak aipatu digunez, bi urtez ariko dira Kanjo plataformari esker, "haurrak eskolara sartzean, bitartean edota irteera orduan sentitzen dituzten emozioak neurtzen". Bilduko duten informazioari esker, tratu ona, autopertzepzioa, emozioen gestioa edota haurren arazo emozionalen diagnostiko goiztiarra ahalbidetuko du.
Hezkuntza emozionala garatu edota adimen emozionala hezkuntzan txertatzea, lagungarria izango zaie irakasleei. Egoitz Alcaraz, Egiluze ikastetxeko irakasleak aitortu duenez, irakasleek ezin dute denaz ohartu, eta tresna honi esker "ikasgelaren egoera emozionalaz gain, ikasleek euki ditzazketen arazoak identifikatzeko aukera ematen du eta horren arabera jardun". LHko ikasleekin ez ezik, DBHko ikasleentzat ere aproposa dela nabarmendu du. Baina momentuz, Lehen Hezkuntzako 3. eta 6 maila artekoekin hasi dira, hau da 8 eta 12 urte bitarteko eskolartekoekin. Baina programa martxan jarri eta hilabetera ohartu dira irakasleak ere, DBHn ere komenigarria izango litzakeela.