Podcast

Hedapena zabaldu dugu, irrati mundua are gehiago euskalduntzeko xedez (2019-12-03 07:25:15)

Hedapena zabaldu dugu, irrati mundua are gehiago euskalduntzeko xedez

Behe Bidasoa eskualdean ez ezik, aurrerantzean Donostian (105.8 FM), Iruñean (106.7 FM), Bilbon (91.4 FM) eta Gasteizen (90.4) entzun ahal izanen da AntxetaBi Irratia. Eusko Jaurlaritzak 2012.urtean irrati frekuentzien deialdia zabaldu zuen unean abiatu genuen bidea, irrati komunitarioek "alegaltasun" egoeratik atertzeko duten eskubidea aldarrikatuz, deialdian gainontzeko irrati pribatuekin batera lehiatu ginen. Donostian lortu genuen eta ondoren ekin diogu bideari.

Irrati komunitarioa da Antxeta Irratia, komunikabideen 3.sektorean kokatzen da. Arrosa sareko (Euskal Herriko irrati libreen sarea) kide da, uhinen demokratizazioa eta euskalduntzea aldarrikatzen duena egunez egun.

Hedapenarekin, frekuentzien mundua euskalduntzea dugu xede, eta baita Lapurdi, Zuberoa eta Behe Nafarroakoa informazioa modu zuzenean hedatzea ere, ahalik eta leku gehienetara. Radio Kultura, Arrosa sarea eta Euskal Irratiak sarea dugu bidelagun horretarako.

Azken berriak

II.mundu gerran deportatuei buruzko erakusketa ikusgai dago Berako Kultur etxean

Asier Suberbiola lasartearrak irabazi du estreinako Iñigo Muguruza beka

Agintaldi Plana ezkutatzea leporatu dio Abotsanitzek alkateari

Urruñan, 100 egun bete ditu Filipe Aramendik auzapez.

Jabier Muguruzak 'Geltokiak izarretara' diskoa aurkeztuko du Irunen

Zubi Guztien Gainetik! Mugarik ez! Transnazionalik ez! lelopean 200 emakume bildu ziren larunbata eguerditan Irun eta Hendaia lotzen dituen Avenia Zub

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika