Behemendi elkarteak, Irungo Lapurriturriko informazio gunea dinamizatzeko helburuarekin, hegaztiak ikusteko ateraldi bat antolatu du heldu den larunbaterako, maiatzaren 5ean. Hegaztien munduari buruzko aditu baten eskutik, Aiako Harria natur parkean bizi diren hegazti espezieak ikusi eta entzuteko parada emango dute.
Ateraldian parte hartu nahi duenak, larunbatean goizeko 9:00etan Erlaitzeko gainan dagoen Lapurriturriko informazio puntuan azaldu beharko du. Ahal den heinean, kolore ilunez jantziak. Bertatik Erlaitz mendiko Enbido eremura hurbilduko dira. Ekimena dohakoa bada ere, gehienez jota 15 lagunentzako lekua dago. Beraz, aldez aurretik izena eman beharko duzue SAC-HAZ bulegoan edota 010 telefonora deituaz. Izena emateko azken epea bihar izango da.
Azken berriak
Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek