Podcast

Hendaia-Baiona arteko korridore seguruak aldarrikatuko dituzte larunbatean Pausun

Oihana Galardi, Irungo Harrera Sareko kidea


Hendaia-Baiona arteko korridore seguruak aldarrikatuko dituzte larunbatean Pausun

"Migrazioa eskubide bat da!" lelopean Pausuko zubiaren bi aldeetan (Irungo eta Urruñako Pausuan) elgarretaratze deialdia egin dute Irungo Harrera Sareak, Bidasoa Etorkinekin, Diakité eta Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteek. 

Otsailaren 6a mugetan eta migrazio bidean hildakoen oroimen eguna da. Horren baitan, larunbata honetan (17:30an) migratzaileen bidea zailtzen duen "polizia kontrol eta jazarpen etengabea" salatuko dute eskualdeko hainbat eragilek. Pausuko zubiaren bi aldeetan mobilizatuko dira, Bidasoaz bi aldeetako migratzaileen eskubideen aldeko hainbat eragile. Irungo Harrera Sareko Oihana Galardik aitortu duenez, abenduaz geroztik Santiago eta Pausuko zubietako polizia kontrolak desagertu egin dira. Baina begibistatik desagertzearekin batera, migranteak kontrolatzeko estrategia aldaketa bat besterik ez dela eman ohartarazi du.

Harrera Sareko kideak dioenez, 2018tik 2020ra bitartean muga itxi arteko egoera berean gaude gaur egun. "Muga edo zubia zeharkatzea ez da problema bat, baina polizia dabil kontrolak etengabean egiten, eta migranteak atzera bueltatzen". Horrek ondorio bakarra dakarrela oroitarazten du: "Migratzaileek ez dituzte bide seguruak bermatuak, eta bide arriskutsuagoak hartzen dituzte bidean aurrera egiteko", dio Galardik. Joan den astean Urruña parean autobideko bazterrean gertatu istripua da horren adibide garbia bere ustetan. Horregatik, zubi gaineko "polizia garita edo etxola" fisikoki kentzeko beharra ikusten du, eskualdeko mugazgaindiko joan-etorri normala oztopatzen duelako. Baina bereziki etengabeko jazarpenak eta kontrol poliziala salatuko dute larunbatean, "beste behin ere korridore seguruak behar ditugula Hendaia eta Baiona artean, eta Schengen eremu osoan ere".

Azken berriak

Nafarroako Parlamentuan Bidasoaldeko migrazioaren errealitatea azalduko du Irungo Harrera Sareak

Bizikletaz mugitzea Hendaian oraino arriskutsua dela salatu dute

Mobilizazioetan etenik ez... zentsura mozioak Gobernua eta Erretreta Erreforma desegingo ote duen esperoan

Pentsioen defentsaren borrokan jarraitzeko indarturik itzuli dira Bilbotik

Hondartzako kirol-eremua udalaren eskuduntza izan dadin negoziatzen ari da EAJ Madrilen

LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideei buruz hausnartzeko hitzordu bana hilero



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika