hendaia eta baionako tren geltokietako cgt sindika
15 jun, 2012
Hendaia eta Baionako tren geltokietako CGT sindikatuko xeminotak greban
Iragarri genuen bezala, atzo Hendaia eta Baionako tren geltokietako CGT sindikatuko xeminotak greban ziren. SNCFk trenbidearen ordez errepidea hobetsiz, tren merkantzia garraioa baztertu duela salatu nahi zuten. Eta ekonomikoki errentagarriak ez diren zerbitzuak kentzea leporatzen diote. Baiona eta Hendaiako geltokietan kendu dituzten 17 lanpostuak eman dute horren adibidetzat.
Aldi berean, trena kamioi bidezko merkantzia garraioa baino merkeagoa eta ekologikoagoa dela nabarmendu nahi izan zuten atzo. Eta horretarako, Baiona eta Hendaiako tren geltokietako 60 bat langile Baionako suprefetura aitzinean elgarretaratu ziren atzo. Izan ere, suprefetarekin hitzordu bat hartua zuten. Jerome Teilari, trenbideetako CGTko kideak esan digu nola pasatu zen.
Gogoratu beharra dugu, atzo SNCF enpresaren jarrera salatzeko greba deialdia egin zuten xeminotek Frantziako estatu osoan. Eta gurean, Hendaia eta Baionako tren geltokietako langileen %80ak segitu zuela.
Azken berriak
Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek