Podcast

Hendaia hondartza baino gehiago delako, hirigunean bizikletaz segurtasunez mugitu ahal izatea aldarrikatuko dute (2021-03-19 14:35:31)

Hendaia hondartza baino gehiago delako, hirigunean bizikletaz segurtasunez mugitu ahal izatea aldarrikatuko dute

Larunbata honetan, 10:30ean, 'Velorution' edo Bizikletaren Iraultza lemapean mobilizatuko dira Hendaian, bizikletaren aldeko kolektibo berriak deiturik. Txirrindaz Hendaian mugitzeko zailtasunak salatzen dituzte. Aisialdi jarduera gisa eta Hendaia ibai bazterreko pasarelatik trebeskatuz hondartzarainoko bidegorria egina izan bada ere, hirigunean eguneroko desplazamenduetarako bizikleta erabiltzaileek duten arriskua nabarmendu dute.

Bihar goizeko 10:30etan bizikleta martxa alai eta aldarrikatzailea deitu dute, Hendaiako tren geltokitik abiatuta. Eta ez dute ausaz aukeratu abiapuntua. Izan ere, 7 miliun euroko inbestizamendua eskatu duen tren geltoki berrian ere, bizikletari behar lekua eskaintzeko aukera galdu egin dutela adierazi dute. 

Azken berriak

Justizia eta erreparazioa helburu, momentuz memoria biltzeko lanetan martxa onena ari dira Irunen

Pantailak Euskaraz: “Streaming plataformetan euskararen presentzia hutsaren hurrengoa da”

Mendelun emandako hitza jan dute berriz ere, bidegorria eta auzoa bizigarri egiteko konpromisoekin

San Juan baleontziaren proiektua hizpide Hendaia Baleakeko Solasaldietan

Geltoki auzoa biziarazteko akuilu lanetan inflexio puntuan da Borderline Fabrika

Muxukoaren kontra eserialdia eta planto egingo dute eskoletan

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika