16 mar, 2023
Atzoko enegarren greba egunaren ondotik, intersindikalak manifestazio baketsuetatik ekintzetara pasatzeko beharra ohartarazi zuen Baionako manifestazioan bertan. Hala, goiz hontan LAB, FSU eta Solidaire sindikatuek bat egingik Hendaia-Parise goizeko TGV trena blokatu egin dute SNCFko trenbideetan sartuta.
Goizean goiz Biriatuko autobidearen pagalekua blokatzen saiatu dira sindikatuak, baina polizia frantsesak aurre egin die. Blokatzeko ekintzak beharrezkotzat jotzen dituzte greba mugimenduaren taupadari segida emateko. Eta urtarrilaz geroztik greba egun eta mobilizazio deialdi ugari eginik, langilegoaren erantzuna biziki handia izanik ere, agintariei presio emateko ekintzak egiteko beharra nabarmendu dute sindikatuek. LABeko Heren Muruagak argitu duenez, "jakina da gaur ere eztabaidak jarraitzen duela Parisen, eta biziki garrantsitzua da borrokarekin segitzea, badakigu gaur ez dela erreforma geldituko, baina blokatze ekintzek presioa emendatuko dute".
Atzoko manifestazioaren ondotik biltzarra egin dute FSU, Solidaire eta LAB sindikatuek gaurko ekintza hau adosteko. Baina gainerako sindikatuei idekia dela argitu dute.