Podcast

Txomin Elizondo, Hendaiako CCAS zentroko zuzendaria (2021-05-05 08:37:27)

Hendaiako COVIDaren kontrako txertatze zentrotik 1.600 lagun iragan dira ianeko

Kotte Ecenarro auzapeza Hendaiako populazioa kontuan hartuta, frantses Estatuak txertatze-zentro propioa abian jartzeko tematu zen. Eta martxoaren 15ean Ondarraitz kirolguneko Club House-en ateak zabaldu zituenetik, 60 urtetik gorako 1.600 lagun iragan dira. Eta beste 800 pertsona dira hitzordua hartuak dutenak. Ordurarte, Donibane Lohitzuneko Kechiloan den zentrora jo behar zuten hendaiarrek.

CCAS Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak dispositibo honen koordinaketa zihurtatzen du, eta Txomin Elizondo, bertako zuzendariarekin hitzegin dugu. Hendaiako azpiegitura jasotako txerto kopuruaren arabera mugatua da. Eta populazio osoa txertatzeko bigarren zentro baten beharra legoke agintarien arabera.

Momentuz, astelehenetik ostiralera 14:00etatik 17:30era txertatzen dute aitzinetik hitzordua hartuta. Eta ordutegi horiek txertatze zentroari emanen zaizkien dosi kopuruen arabera alda litezke. Hitzordua hartzeko Doctolib webgunean edo igurikatze zerrendan honako telefono honetara deituz: 05 59 51 61 99. 

Azken berriak

Mehatxu arrazistei erresistentzia baketsua egingo diote Moskun

Esklabutza sexualari stop esango diote Irungo Zabaltza plazan

Neskak ahalduntzeko pala baliatu nahi du Emekik

Neskak ‘Eskola Kirola’ra erakartzeko estrategia berriak bilatu nahi ditu EH Bilduk

Instrukzio gidalibururik ukan ezean, Irungo prebentzio programekin lortu daitezke bizitzarako trebetasunak

Sasiko gaztetxea zenekoan 35 bizitoki sozial eraikiko ditu Habitat 64 bulegoak

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika