Podcast

Hendaian astero COVIDaren kontrako mila txertoko erritmoan ari dira, bertokoentzat soilik (2021-06-23 15:51:32)

Hendaian astero COVIDaren kontrako mila txertoko erritmoan ari dira, bertokoentzat soilik

Hendaiako CCASeko zuzendariak, Txomin Elizondok argi utzi du Antxeta Irratian Hegoaldeko herritarrek ez dutela Hendaian COVIDaren kontrako txertoa jartzeko aukerarik. Bertan bizi edota frantses Estatuan lan egiten dutenek, eta beraz seguritate sozialeko zenbakia dutenek baizik ez dute horretarako eskubidea. Nolanahi ere, hitzordua lortuz gero ere, txertaketa gunearen harreran Carte Vitale osasun txartela galdegina zaie hitzordua duten guzieri. «Gezurrek informazioa baino fiteago korritzen du askotan, komunikabideetan ere» kexu da Elizondo. Izan ere, joan den asteburuan Hego Euskal Herriko zein Espainiar estatu mailako hainbat komunikabideren desinfomarzioaren ondorioz, hegoaldeko jende andana batek Iparraldean txertatzeko saiakera egin du.

Hendaian, Miarritzen edota Landetako Hossegorren ere, Covidaren kontrako txertoa Hegoaldeko herritarrei ere jartzeko hitzorduak ematen ari zirela segurtatu zuten. Eta datuen kudeaketa sisteman izandako akatsen ondorioz, baita batonbatek lortu ere.

Anartean, Hendaian, astero 1.000 txerto (Pfizer) jartzen ari dira une honetan 12 urtetik gorako herritarrei zuzenduak. Ekainaren 14an aldatu zuten txertaketa zentroa Irandatzetik Intzura industriguneko Autoportura. Eta behar haina txerto jaso dituztenez, uda bukaera bitartean hendaiako herriak taldeko babesa edo inmunitatea lor dezan txertaketa prozesua bururaino eramateko engaiatuak daudela hitz eman du Txomin Elizondok.

Irunen atzerapausoa 

Bien bitartean, asteartean hasi da Osakidetza 40 urtez azpiko herritarrei txertaketarako hitzorduak banatzen. Baina txertaketa kanpaina azkartzen doan bitartean, kutsatze berrien datuek atzerapauso bat ekarri dute Irunen azken 24 orduetan. Izan ere, Irunen 159ra igo da 14 eguneko intzidentzia-tasa, astebetean 22 positibo egiaztatu eta gero, egun bakar batean 19 positibo gehiago atzeman baitituzte ekainaren 22an, kolpe bakar batez. Hondarribian, aldiz, egoera egonkor mantentzen da. 3 positibo besterik ez dira baieztatu astebetean, eta intzidentzia-tasa 88ra apaldu da. 

Azken berriak

Herritarraren beharrak erdigunean jartzen jarraitzeko akordioetarako prest agertu da EH Bildu Irunen

Hondarribia beste ikuspegi batetik interpretatzeko Argazki Rallya antolatu dute

Aiako Harria, erreferendumaren alde EHa eta Katalunya lotuko dituen ‘Pirinioetako Bidea’-ren lehen harria

Kontigentzia Plana indartu arren, zenbait migrante kalegorrian jarraituko dutela salatu du Harrera Sareak

Arrantzaleen egunean sare konpontzaileak erdigune, eta behin betirako Portu auzoko bihotz-bihotzean ere

2022an Alardea guztiok batera ospatzeko, etenaldia hausnarketarako probestea eskatu du EH Bilduk

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika