Podcast

Hendaian euskaraz lan egin eta bizi ahal izaiteko urratsak ematen jarraitzeko prest da Hendaia Biltzen (2021-10-05 13:49:25)

Hendaian euskaraz lan egin eta bizi ahal izaiteko urratsak ematen jarraitzeko prest da Hendaia Biltzen

Hendaian Biltzen talde abertzaleak ikasturte politikoaren sartzea aurkeztu berri du. Ikasturte honetarako helburu eta asmo nagusien berri eman dute. Eta ez ditu erronka txikiak begiz jota. Etxebizitaren problematikari aterabideak bilatzeko, Orio auzoan Habitat64 bulegoarekin lortu berri duten 35 bizitoki sozialen proiektuaren ildo beretik, "herriko etxeak bizitegi sozialak emendatzeko diruztatzea" ezinbestekotzat jotzen du Laetitia Navarronek, Hendaia Biltzeneko bozeramaileak. Izan ere, bigarren etxebizitzen gaineko inposa berriari esker 400.000 euro gehigarri jasoko ditu Hendaiako herriak, eta hau lurrak eskuratu eta gazteen eta familia lazgarrien etxebizitza beharrak asetzera bideratzea bultzatuko dute abertzaleek.

Ezin ahantzi daiteke, Hendaian bizitoki soziala galdetzen duten 700 dossier martxan direla gaur egun.

Era berean, ekonomia sozial eraldatzailearen aldeko urrats berriak ematea, eta irisgarritasun mailan ere, Hendaiak enbaldituen mugikortasunean dituen gabeziei aurregiteko plana martxan jarri nahi dute, bai hirian, baita handiplage hondartzan ere.

Hizkuntza politika giltzarri 

Bestalde, Herriko Etxeak, Euskalgintzaren Kontseiluarekin batera eta Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren dokumentua oinarri, Hendaiako hizkuntza-politikaren oinarriak lantzeko proiektu pilotua apirilan abian jarri ondotik, honen garapena bidean da. Diagnostikoa egin ondoan, orain euskalgintzako eragileen ekarpenak bildu eta protokoloa plantan emateko herri eragileak auspotu nahia ari da Hendaia Biltzen. Urriaren 21ean eginen dute elkarteekin bigarren bilkura.

Laetitia Navarronekin, Hendaia Biltzeneko kidearekin, mintzatu gira.

Azken berriak

Justizia eta erreparazioa helburu, momentuz memoria biltzeko lanetan martxa onena ari dira Irunen

Pantailak Euskaraz: “Streaming plataformetan euskararen presentzia hutsaren hurrengoa da”

Mendelun emandako hitza jan dute berriz ere, bidegorria eta auzoa bizigarri egiteko konpromisoekin

San Juan baleontziaren proiektua hizpide Hendaia Baleakeko Solasaldietan

Geltoki auzoa biziarazteko akuilu lanetan inflexio puntuan da Borderline Fabrika

Muxukoaren kontra eserialdia eta planto egingo dute eskoletan

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika