Podcast

Herriko emakumeen izenak ugaritzen doaz Hondarribian

Gotzone Larrarte, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi eta Berdintasun gaietarako udal ordezkaria


Herriko emakumeen izenak ugaritzen doaz Hondarribian

Emeki elkarteak abian jarri zuen herriko kale izendegian emakumeen presentzia handitzeko proiektua urratsak ematen doa. Portu auzoko Martxoak 8 edota Sare Konpontzaileen plazekin hasi ziren, baina zazpi plaza izendatzea adostu zuen emakumeen elkarteak Hondarribiko Udalarekin. Eta heldu den larunbatean Alde Zaharreko Denda kalean dauden izenik gabeko beste bi plaza ofizialduko dituzte, Agustiña Genua eta Petra Labordaren omenez.

Gotzone Larrarte, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi eta Berdintasun gaietarako udal ordezkariak azaldu digunez, proiektua bururatzeko gutxi falta zaie. Izan ere, ekainaren 21eko udalbatzan Portuan 'Itturriko plaza' gisa ezaguna dena Bienvenida Emazabel izendatzea onartuko dute. Madalen karrikako auzotarrekin adosten ari dira noiz eta nola aurkeztu, baina litekeena da uda honetan Barriotxinoko jaietan aurkeztea. Eta aurreikusitako zazpi plazak borobiltzeko, Mendeluko 'Los Planetas'eko Veronica Urkiola Lekuona plaza izango da azkena.

Baina momentuz, Denda kaleko bi plazetako plakak aurkezteko ekitaldi xumea antolatu dute heldu den larunbaterako, Agustiña Genuaren eta Petra Labordaren senideekin batera. Hitzordua Kultur Etxean eman dute, larunbatean, goizeko 11:00etan.

 

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika