Podcast

Herriko kultura-sortzaileen sarea ehuntzeko mahai-ingurua antolatu du Aiza Kultur Elkarteak

Josu Peña, Aiza kultur elkarteko kidea


Herriko kultura-sortzaileen sarea ehuntzeko mahai-ingurua antolatu du Aiza Kultur Elkarteak

Ekainean egindako topaketan sortzaileen eskura espazio fisikoak eskax direla ondorioztatuta, artisten harremanak eta elkarlana bultzatzeko gunea bilakatzen hasia da ere 'Hondarribia Sormen Hiria' ekimena.

Aiza Kultur Elkartea joan den udaberrian eratu zenetik, herriko eragileen arteko saretzea bultzatzen aritu da etengabe. Kulturgintzak eta sormenak duen egoerarekin kezkaturik dauden 20 bat sortzaile, artista eta artisau batu zituen ekainaren 15ean 'Hondarribia Sormen Hiria' ekimenari ekiteko antolatutako mahai-inguruan. Lehen hausnarketa hartan, herrian kultur adierazpenerako espazio gutxi daudela ondorioztatu zuten. Eta aterabideak bilatzeko elkarlanerako borondatea dagoela baiezatu zuten ere.

Azaroaren 23an (19:00etan) bigarren topaketa deialdia luzatu dute, Kultur Etxeko 103. gelan izango ate zabalik. Josu Peña, AIZA Kultur Elkarteko kideak "herriko artista, sortzaile eta kultura bultzatzeko laguntza emateko prest den orori" luzatu dio deialdia. Izan ere, herriko kulturgintza dinamizatzeko beharraz jabeturik, kultura sormen eta adierazpenerako herriak dituen espazio eskaxia diagnostikatu zuten ekaineko hitzorduan. "Garai batean erakusketak antolatzeko espazio gehiago zegoen, arte galeriak ere baziren Alde Zaharrean, baina hori galtzen joan da", dio Peñak. Eta orain arte jasotako kulturgileen ekarpenek kezka hori azpimarratzen badu ere, haien artkeo hartu-emana ere eskaxa dela ohartu dira. "Herrian ez dago inolako katalogorik, artisten arteko elkar-ezagutza txikia da, eta elkarlana bultzatzeko oinarrizkoa da hori", dio Aiza elkarteko kideak.

Zentzu honetan, bigarren bilera hau kulturarentzako espazio berriak lortzeko alternatibak ez ezik, Hondarribia sormen hiria izaten jarraitu dezan, sortzaileen arteko saretzean sakontzen jarraitu nahi dute.

Azken berriak

Kepa Ordoki elkarteak "Pequeña velocidad" esparrua Memoria Demokratikoaren gune izendatzea eskatu du Ministroen Kontseiluan

Giza eskubideen astea Irunen

Ostomila txontxongilo taldea Boliviako nazioarteko festibalean

Elefante txuriaren Erromatar desfile handia Iruñean

Intxaurra antzezlana eskainiko dute Lesakan larunbatean

Bertso taldekako txapelketa ospatuko da larunbatean Beran eta Lesakan



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika