Podcast

Oihana Briones, Irungo EH Bilduko zinegotzia (2021-07-02 06:05:43)

Nekane Zinkunegi, EH Bildu Gipuzkoako Koordinatzailea (2021-07-02 06:01:41)

Herritarraren beharrak erdigunean jartzen jarraitzeko akordioetarako prest agertu da EH Bildu Irunen

EH Bilduk legegintzaldi erdiko ekitaldi politikoa egin du gaur Irungo San Juan plazan. Bertako udal taldeko zinegotziak ez ezik, Gipuzkoako arduraduna Nekane Zinkunegi, eta Madrilen EH Bilduko diputatua den Oskar Matutek ere parte hartu dute bertan.

Pandemiak baldintzatutako bi urteotan, eta etorkizunera 2023ra arte begira ere, justizia soziala segurtatuko duen politikak egiteko prest azaldu da. EH Bildu herritarren faboretan dagoen “ezinbesteko tresna politikoa” dela nabarmendu du Nekane Zinkunegik. Izan herrietan, izan gainerako erakundeetan ere, “ezker subiranista akordioak lortzeko gai” izan dela adierazi du. Eta Irungo EH Bildu horren adibide garbia dela. Izan ere, agintaldi honetan udal gobernuarekin lortutako akordioei esker, alokairu soziala sustatzea, COVIDak gehien hunkitutako herritarren babes soziala aktibatzea edota auzoak eta haien beharrak erdigunera ekartzea lortu du. Zentzu horretan, EH Bilduk babestutako mozio bati esker, auzoen egoera eta auzoen araberako herritarren beharrak zeintzuk diren diagnostikatzeko azterketa soziologiko bat egingo du Irungo Udalak.

EH Bilduko ordezkariek Irunera egindako bisitan Harrera Sareko kideekin egoteko aprobetxatu dute San Juan plazan bertan. Trantsitozko migranteekin egiten duten lanaz interesatu dira, eta Eusko Jaurlaritzari migrante orori harrera duina eta integrala eskaini diezan halabeharrezkotzat jo dute. 

Azken berriak

Herritarraren beharrak erdigunean jartzen jarraitzeko akordioetarako prest agertu da EH Bildu Irunen

Hondarribia beste ikuspegi batetik interpretatzeko Argazki Rallya antolatu dute

Aiako Harria, erreferendumaren alde EHa eta Katalunya lotuko dituen ‘Pirinioetako Bidea’-ren lehen harria

Kontigentzia Plana indartu arren, zenbait migrante kalegorrian jarraituko dutela salatu du Harrera Sareak

Arrantzaleen egunean sare konpontzaileak erdigune, eta behin betirako Portu auzoko bihotz-bihotzean ere

2022an Alardea guztiok batera ospatzeko, etenaldia hausnarketarako probestea eskatu du EH Bilduk

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika