Podcast

Herritarrek partehartze prozesuan estaltzea eskatutako haur parkea, Biterikoa izango da

Maria Serrano, Hondarribiako Udaleko zinegotzia


Herritarrek partehartze prozesuan estaltzea eskatutako haur parkea, Biterikoa izango da

Aurten Hondarribiko Udalak lehendabiziko aldiz antolatutako aurrekontu parte-hartzaileetan prozesuaren emaitzari jarraipena eman dio udalak, eta azterketa teknikoak egin eta gero Biteri eskola pareko parkea estaliko dute. Botu gehien jaso zituen ekimena izan zen, herriko haur parke bat estaltzearena. 710 herritarrek bozkatu zuten, eta %35ak horren alde egin zuen. Maria Serrano zinegotziak argitu duenez, herrian dauden 14 bat haur parkeetatik denak ez dira estaltzen ahal. "Batzuk Eusko Jaurlaritzaren menpeko eremuetan daude, eta beste batzuk estatuarenak, baina Biterikoa egokiena da ikusita eskola baten haurrean dagoela, eta Muliate inguruetan familia gazte asko dagoela", azaldu du.

Dena dela, oraindik ez dute erabaki zein motatako estalkia izango duen. Horretarako, maiatzaren 25ean itxiko den lehiaketa publikoa deitu dute proiektua zehazteko. Baina epeak kontuan hartuta, udalak 2022a bukatu baino lehen haur parkea estaltzeko konpromisoa bete ahal izatea espero du. Udal gobernuaren asmoa baita, ahal bezain laster lanak hastea.

Bestalde, aurten lehen aldiz martxan jarritako aurrekontu parte-hartzaileetan sakontzeko nahia adierazi du Txomin Sagarzazu alkateak ere. Eta beraz, abiatutako bideari 2023an jarraipena emango zaio.

 

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika