Espainiako Gobernuaren azken murrizketen aurrean kezka eta ezinegona sortu da. Sindikatuetatik zerbitzu publikoen aurkako eraso bezala ikusten dute hezkuntzan hartuko diren murrizketa neurriak. Eskoletako irakasle kopurua asko ttipituko da, eta unibertsitateko tasak nabarmen emendatuko baitira, batez bestean %50a, eta zenbait kasuetan %70a ere. Baina 10.000 milioi euroko murrizketa osasungintza publikoa ere hunkitzen du. Horri dagokionez etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatzen dute. egoera irregularrean diren etorkin franko osasun txartelik gabe geratuko direla, baita 26 urtera bitartean lan-kotizaziorik egin ez duten gazteak ere, linbo batean geratuko direla.
Azken berriak
Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek