Podcast

Hilabeteko epean Jaizkibelen bi hegazti babestu tiroz akatu dituztela salatu du Eguzkik (2021-11-29 14:11:10)

Garikoitz Plazaola, Eguzki taldeko ordezkariak eman dizkigu xehetasunak


Hilabeteko epean Jaizkibelen bi hegazti babestu tiroz akatu dituztela salatu du Eguzkik

Tirokatutako aztore bat hilik aurkitu zuten Jaitzubian azaroaren 13an. Udazken hontako ehiza-sasoian Hondarribian akatutako bigarren hegazti babestua da, eta bosgarrena Gipuzkoan. Eguzki talde ekologistak fiskaltzan salatu du, agintariek ere neurriak har ditzaten esperantzarekin. Dagoeneko joan den urriaren 23an Jaizkibelgo ehiza-postuen lerroan belatza handi bat hilik aurkitu zuten, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat ehiza postu itxi zituen horren ondorioz.

Garikoitz Plazaolak, Eguzki taldeko kideak ez du zalantza izpirik ere. «Ez dira kasu isolatuak, iceberg baten dondorra baizik, hauek guztiak aurkitu izan ditugun hegaztiak baitira besterik ez, baina gehiago izango dira». Arranoak, beltzak, aztoreak eta beste hainbat hegazti babestuen kontrako erasoak ez dira istripu bat izan talde ekologistaren arabera, «arazo kronikoa» baizik. Urtero errepikatzen den egoera bat baita. Eta horren irudiko 2020ean Igeldoko Arrano Etxean 33 hegazti artatu behar izan zituztela tirokatuak izan ondotik. Horietarik 21 espezie babestuak. «Ehiztariek ongi ezagutzen dituzte batzuen eta besteen hegaldiak», beraz ez dira tronpatzen ahal. Plazaolak Antxeta Irratian oroitarazi du gainera, hegazti babestuak direla ekosisteman duten eragina edota espeziearen populazio kopurua kontuan hartuta, eta hauek tirokatzeak «kartzela zigorra dakarren delitu larria» suposatzen duela. Beraz, agintariei behar neurriak har ditzatela galdegin diete.

Garikoitz Plazaola, Eguzki taldeko ordezkariak eman dizkigu xehetasunak

 

Azken berriak

Mugazgaindiko harremanak estutzen jarraitzeko, lemixiko partaidetzazko aurrekontuak

Bidasoaz gaindi lekukoa elkarri emateko deia luzatu dute Korrikaren bueltan

Erosketa bonoen ekimenak irundarren 1,5 milioi euro mobilizatu eta Irunen geratzea ahalbidetu du

Epailearen esanak beteko ditu Irungo Udalak, Sohaibo Billa identifikatu gabe Blaian lurperatzea aginduko balu ere

Irungo emakumeen erdiak jasan du inoiz biolentzia matxista

Aldundiak Jaizkibel mendiko ondare arkeologikoa eta naturala noraino kaltetu dituen baloratzeko eskatu du Abotsanitzek



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika