Podcast

Hirigunean 115 zuhaitz berri landatuko ditu Udalak martxan den landaketa-kanpainan (2021-03-04 14:57:47)

Hirigunean 115 zuhaitz berri landatuko ditu Udalak martxan den landaketa-kanpainan

Irungo hirigunean 15.000 zuhaitz inguru daude Udalaren zerrenden arabera. Eta 2021eko landaketa-kanpaina honetan 115 berri landatuko dituzte. Halere, horietatik %60 inguru urtean zehar kendu izan direnak ordezkatzeko dira. Monika Martinez, Bide Publikoko ordezkariak esan duenez, "urtean zehar lehortu, haizeak erauzi, auto istripuetan apurtu edota gaixotu izanagatik dagoeneko ez dauden" zuhaitzak ordezkatu, eta gehiago landatzeko helburua du Udalak. Kanpaina honetan, auzoka Artia izango da onuradun nagusia, 38 zuhaitzekin, 18 San Miguel-Pinudian, 17 erdigunean, 11 Lapitzen, eta besteak beste, zazpina Larreaundi eta Pio XII.aren plazan.

Bestalde, Hirian milioi bat metro karratu berdegune eta lorategi dago. Eta maiatzan Ibarlako Udal Lorategiko lore-zuhaixka eta landareak jartzen hasiko dira ere, hiriko biribilgune, parke eta lorategietan.

Artiako lau lizarrak 

Aldiz, gizakien istripuen erruz edota aipatutako arrazoi naturalak ez ezik, badira obren ondorioz ere desagertzen diren zuhaitzak. Artiako Lagunak Elkarteak Antxeta Irratian salatu duenez, Bienabe Artiako aparkalekua 21 plazatik 40ra zabaltzeko proiektuaren ondorioz, 4 lizar heldu kenduko dituzte "birlandaketa garestiegia" suertatzen delako aitzakipean. Elkarteak "ezin du onartu" lau aparkaleku gehitzeko, beste hainbeste zuhaitz errotik kentzea.

Udal ordezkariei honi buruz galdetuta, aparkalekuaren proiektuan ezabatzea aurreikusten ziren 10 zuhaitzetatik 6 birlandatu direla, baina 4 lizar helduen kasuan, "ahal den neurrian eta obrak aurrera joan ahala" salbatzen saiatuko badira ere, berez, proiektuak hauek kentzea aurreikusten duela argitu du. 

Azken berriak

Mobilizazioa Hendaia bizikletentzako hiri egokitua izan dadin

Trikitixa ikasi nahi duenak, badu non

Euskararen eta kulturaren arnasgunea lau haizetara

Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko partzuergoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak kril arloko lankidetza hitzarmena berritu dute

Abian da 'Uda Gazte' programa

'Bideak' dokumentalaren proiekzioa Baleak elkartearen bidez

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika