Podcast

Hirigunetik urrun bizi diren adinekoen beharren araberako doako furgoneta martxan jarriko du Behemendik Hondarribian

Gotzone Larrarte, Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako hautetsia


Hirigunetik urrun bizi diren adinekoen beharren araberako doako furgoneta martxan jarriko du Behemendik Hondarribian

Mikel Zendoya, Behemendi elkarteko ordezkaria


Hirigunetik urrun bizi diren adinekoen beharren araberako doako furgoneta martxan jarriko du Behemendik Hondarribian

Hondarribiko Udalak eta Behemendi elkarteak nekazal auzoetan eta hirigunetik urrun bizi diren 65 urtez gorako hondarribitarrentzako norbere beharren araberako garraio zerbitzu berria abian jarriko du ekainaren 6an. Bidez Bide programa honen lehen saiakera bat egin zuten dagoeneko duela 10 bat urte, baserrietan bizi ziren adineko pertsonei anbulategira edota bestelako mandatuak egitera joateko Behemendiren furgoneta haien eskura jarriaz.

Oraingo honetan, aldiz, baserrietaz haratago eskainiko dute zerbitzua, Adinekoen Mahaian adostuta, udalak behar bat estaltzeko beharra diagnostikatu eta gero Mendelu, Amute-Kosta, Arkolla, Akartegi, Zimi-Zarga edota Gornutzen. Gotzone Larrarte, Gizarte Zerbitzuetako udal ordezkariak azaldu duenez, "zerbitzuaren helburuen artean, isolamendu soziala sahiestea dago, etxeko norbaiten laguntzarik gabe egingo ez lituzketen gauzak egitea ahalbidetzeko".

Horrela, anbulategira edota Bidasoko ospitalera probak egitera joateko ez ezik, herriko udal zerbitzuetara hurbiltzeko aukera izango dute furgoneta honi esker, izan liburutegia, udal bulegoetara, Kasino Zaharrera edota kiroldegira. Zerbitzua dohainik da, eta eskaeraren araberakoa, baina betiere, goizeko 9:00etatik 13:00era emango dute zerbitzua.

Iraunkorra bilakatzeko erronka

Esan bezala, zerbitzua ez da berria Behemendi elkartearentzat. Gaur egun Usurbil, Pasaia, Lezo eta Oiartzunen antzeko zerbitzua eskaintzen baitute. Eta Hondarribian duela hamarkada bete egindako saiakeraren ondotik, haien furgonetak zerbitzu hau eman izan du Irungo nekazal auzoetan ere.

Oraingo honetan, 9 plazako furgoneta jarri dute hondarribiarren zerbitzura. Mikel Zendoya, Behemendi elkarteko ordezkariak azpimarratu duenez, Karmele Manterola Legorburu izango da furgonetaren gidaria eta zerbitzuaren eramailea. Izan ere, "adineko pertsonak eramateaz eta ekartzeaz gain, ahalko duen heinean akonpainamendua ere bermatuko du". Bereziki mugikortasun arazoak dituzten pertsonekin.

Gogoan hartu ekainaren 6tik aurrera hasiko dela zerbitzua ematen, eta zerbitzua eskatzeko 24 ordu lehenagotikan deitu behar da telefono honetara 611 721 959

 

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika