Hitza Arnas Bide

Hitza Arnas Bide, egitasmo honen leloak hitzaren indarra islatzen du. Hitza hartzearen garrantzia, modu sinbolikotik haratago. Emakume etorkinen esperientzia ezberdinak bildu nahi izan ditugu aurtengo edizioan. BOZAK elkartearekin batera, emakume esperientzien bizipenak batu ditugu. Zaintza eta garbiketa lanetan jarduten ez duten emakumeen esperientziak hain zuzen. Zorionez, gutxinaka gutxinaka beren bizitza profesionala bestelako sektoreetan garatzea lortzen baitute batzuek. Bidea ordea, jakina denez ez da erraza.

Podcast

Hitza arnas Bide Ana Murcia

Sorburu kooperatibaren sortzailea da Ana Murcia. Sortzez El Salvadorrekoa da. Baina dagoen lekura heltzeko ibilbide luzea burutu behar izan du. Bere ahotik kontatu digu dena. Eskerrikasko Ana!!!


Hitza Arnas Bide Cecilia Themme

Peruarra da Ceciala Temme Limakoa hain zuzen. Urte asko daramatza ordea Euskal Herrian bizitzen. Bikote euskaldun batekin maitemindurik etorri zen eta harekin ezkondurik. Heldu zenean, paper aldetik arazo askorik ukan ez arren, sistemak berak, sistema arrazistak berak, emakume ahaldundua alboratu, baztertu eta emakume etorkin etiketa jarri zion edozertarako. Berak ederki azaltzen du. Gaur egin proiektu askotan lan egiten du.


Hitza Arnas Bide Conny Carrantza Castro

Conny Carrantza Castro, herri hezitzailea, eta bere izena ezaguna eginen zaizue agian EMAKUNDE saria jaso baitu aurten. Berak ere, zaintza eta garbiketa lanak baztertzea lortu zuen orain dela urte batzuk. “Ez da erraza izan baina oso pozik nago, sarea osatzen segitzen dugu” esan digu. El Salvadorrekoa sortzez, berak ere urte asko daramatza Euskal Herrian bizitzen.


Hitza Arnas Bide Jeanne Roland

Senegaldarra da Jeanne Roland, espainiar filogia ikasita, Espainiara egin zuen jauzi, burtsa edota beka batekin. Euskaldun bat bere bidean gurutzatu, eta bere hasierako asmoa, Senegalera itzultzeko asmoa alegia, bere horretan utzi dut. Senegal utzi, Espainia utzi ondoren eta Euskal Herrira etorri zen bizitzera. Ikasle gisa etorri eta gaur egin BILTZEN taldean lan egiten du.


Hitza Arnas Bide Luciana Alfaro

Peruarra da Luciana Alfaro eta orain dela hamabi urte etorri zen Euskal Herrira. Bergaran bizi da gaur egun. Gizarte langilea da. Eta gora behera profesionalak tarteko, horretan dihardu egun ere. Hegazkinetik jeitsi orduko, sistema arrazistak gorputza zeharkatu eta markatu ziola kontatzen digu. Milesker Luciana, zure bizipenak gurekin batera partekatzeagatik.




Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika