Hitza Arnas Bide pandemiaz

Hitza Arnas Bide, egitasmo honen leloak hitzaren indarra islatzen du. Hitza hartzearen garrantzia, modu sinbolikotik haratago. Emakume etorkinen esperientzia ezberdinak bildu nahi izan ditugu aurtengo edizioan ere. BOZAK elkartearekin batera, emakume etorkinen bizipenak batu ditugu. Edizio honetan, osasun izurriteak emakume etorkina nola kolpatu duen jakin nahi izan dugu

Podcast

Hitza Arnas Bide Jone Urionaguena eta Silvana Luciani pandemiaz

Jone Urionaguena eta Silvana Luciani SOS Arrazakeria taldeko kideak dira. Bizilagunak eta Ongi etorri Eskolara programetan parte hartzen duten familien kasuan, bertan parte hartzen duten emakume etorkinei konfinamenduak eta osasun izurriteak nola eragin duten aztertzeko ikerketa bat burutu berri dute.


Hitza Arnas Bide Jone Urionaguena pandemiaz

Jone Urionaguena SOS Arrazakeria taldeko langilea da, eta gisa horretan, etxeko langile diren emakumeen talde bat dinamizatzen du. Berekin jarduten du taldean, ahalduntze prozesuak burutzen besteak beste, azken hilabeteetan asko sufritu duen taldea izanik ere, indartu ere egin dela aipatzen digu.


Hitza Arnas Bide Maria Juncayrekin pandemiaz

Maria Juncayrekin, emakume migratu feministak sociosanitarias elkarteaz jardun dugu. Beren aldarrikapenen inguruan eta baita noski aurrera daramaten borrokaren inguruan ere. Dudarik gabe, pandemiak bete betean kolpatu duen sektorea da.


Hitza Arnas Bide Josune Mendigutxi pandemiaz

Josune Mendigutxi Irungo Harrera sareko kidea da. Migrazio prozesuan dagoen emakume etorkinaren inguruan hitz egin dugu berarekin. Egoera irauli egin baita osasun izarrutea tarteko. Izan ere, 2020.urteko martxoaz geroztik, geroz eta gehiago dira, migrazio prozesua abiatzen duten emakumeak.


Hitza Arnas Bide Luciana Alfaro pandemiaz

Luciana Alfaro, Beragaran bizi da. Eta berari ere bete betean eragin dio osasun izurriteak. Kolektiboaz eta egoera pertsonalaz jardun dugu Peruarrarekin.




Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika