10 mar, 2023
Kultur ekitaldiz betea izanen du asteburua Elizondoko Txokoto tabernak. Hasteko, gaur bertan, martxoaren 10ean, Harat talde beratarrak kontzertua eskainiko du ostatuan, 22:30etik aitzinera. Igandean berriz, martxoaren 12an, Hasier Larretxea idazle arraioztarrak bere azken poesia liburua aurkeztuko du Txokoton, Hijos del peligro. 12:00etan izanen dute nahi duten guztiek Larretxearekin hitzordua eta solasaldia gazteleraz izanen dela iragarri dute.