Podcast

'Hondamendia' dator Hondarribira kontsumo gizarteari buruz hausnartzeko

Ximun Fusch, 'Hondamendia' obraren taula zuzendaria


'Hondamendia' dator Hondarribira kontsumo gizarteari buruz hausnartzeko

Pandemia eta Zaldibarko zabortegiaren luizia gogoan hartuta, Axut eta Artedramak elkarlanean sortutako gure gizarte kapitalistaren kritika egiten duen obra taularatuko dute Itsas Etxean igande honetan. 

'Hondamendia' antzezlana Hondarribian ikusi ahal izango dugu asteburu honetan. Hendaian aurkeztu zuten joan den azaroan. Eta Ipar Euskal Herrian eskainitako emanaldietan ez du inor hotz utzi. Ikusmina ez ezik, hausnarketa bideak ere piztu dituen obra baita honakoa.

'Zaldi Urdina' obrarekin 2020ko biran zirela pandemia gainera etorri zitzaienean bururatu zitzaien 'Hondamendia' istorioa, "zientzia fikziozkoa zirudien egoera hartatik tiraka". Arkaitz Canori idaztea galdegin zioten. Baina errealitateak fikzioa gainditu ohi du sarritan. Eta hala, pandemia eta Zaldibarko zabortegiaren luiziatik abiatuta, gure kontsumo gizarte kapitalistari kritika ere bada antzlan hau. Kritika soziala, baina umorea eta etorkizun hobeago baten itxaropena markatzen duela aitortu digu Ximun Fusch taula zuzendariak. "Obra inauteriekin lotzen da bukaeran, gauza txar guztiak erre eta udaberri berria estreinatzeko aiduruz", dio zuzendariak.

Nolanahi ere, adituen kritika baikorrak bildu dituen eta barne gogoetarako ematen duen obra dugu honakoa. Otsailak 5ean, igandean, 19:00etan Itsas Etxean ikusi ahal izango da. Sarrerak 8 eurotan dituzue interneten eta Arma Plazan eskura. Haur eta gazteentzako prezio erdian (4 eurotan).

Azken berriak

2023ko Baztandarren Biltzarra uztailaren 16an ospatuko da

Erdiz Bizirik plataformak zenbait solasaldi informatibo antolatu ditu martxoan eta apirilean

Hondarribiarrak mundura sortuko diren bitartean zuhaitzak landatzen jarraitzeko prest

Bizikletentzako segurtasuna aldarrikatzeko txirrinda-martxa antolatu dute Hendaian

Osasungintzaren politika: airean eraikitzen ez diren anbulatorioetatik parapeto instituzionalera

Hendaia-Parise trena blokatu dute, erretreta erreformaren kontrako presioa atxiki nahian



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika