Podcast

Floren Portu, argazki Rallya (2021-07-02 05:57:52)

Hondarribia beste ikuspegi batetik interpretatzeko Argazki Rallya antolatu dute

Pandemiaren atarian sortu zen Ttopara kultur elkarteak herriko eskaintza kulturala aberasteko apostuarekin jarraitzen du. Gabonetan jaiotzen edo naximentuen erakusketa ibilbidea antolatu zuen herriko komertzioekin lankidetzan. Eta oraingo honetan, Hondarribiko 2. Argazki Rallya aurkeztu du. Iaz 25 bat partehartzaile bildu zituen lehendabiziko edizioak, pandemia bete-betean. Eta argazkilaritza maite duen ororentzako, Hondarribiko herria “beste ikuspegi batetik begiratu eta interpretatzeko aukera” izango da uztailaren 25ean.

Egunean berean izena eman daiteke Kasino Zaharrean 9:00etatik 10:00etara. Baina aldez aurretik internet bidez apuntatu daiteke ere, www.ttoparakulturelkartea.org webgunean. 16 urtetik berako Gazteen Saria izango da (50 eurokoa), eta bildumarik onenari 150 euroko saria emango diote. Bigarren eta hirugarren sariez gain, herriko argazkilari bozkatuena ere sarituko dute. Iaz 4 hondarribitarrek baizik ez zuten parte hartu, eta oriotar batek irabazi zuen.

Floren Porturekin, Ttopara elkarteko kidea eta argazkilari profesionalarekin hitz egin dugu. 

Azken berriak

Mehatxu arrazistei erresistentzia baketsua egingo diote Moskun

Esklabutza sexualari stop esango diote Irungo Zabaltza plazan

Neskak ahalduntzeko pala baliatu nahi du Emekik

Neskak ‘Eskola Kirola’ra erakartzeko estrategia berriak bilatu nahi ditu EH Bilduk

Instrukzio gidalibururik ukan ezean, Irungo prebentzio programekin lortu daitezke bizitzarako trebetasunak

Sasiko gaztetxea zenekoan 35 bizitoki sozial eraikiko ditu Habitat 64 bulegoak

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika